Itxi

Omaneko Tourra, 6. etapa

Gaviriak irabazi du azken etapa eta Hirtek sailkapen nagusia

EITB Media

Leer en Castellano

Fausto Masnada eta Rui Costa bigarren eta hirugarren geratu dira podiumean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jan Hirt (Intermarche Wanty Gobert) txekiarrak irabazi du Omango Tourraren 11. edizioa, eta Fernando Gaviria (UAE Team Emirates) kolonbiarrak, seigarren etapako esprinta.

Al Mouj Muscat eta Matrah Corniche herrien artean, 132,5 kilometro egin dituzte ziklistek azken jardunaldian.

Zazpi gizonek osatu dute lehen ihesaldia: Peio Goikoetxea (Euskaltel Euskadi), Johan Meens (Bingoal), Langellotti (Burgos-BH), Al Wahibi (Omán), De Keijzer (Novo Nordisk), Alexandre Vinokurov (Astana) eta Harold Martin (Astana). Iheslariak, baina, ez dira ondo konpondu elkarrekin, eta helmugara heltzeko 18 kilometro falta zirenean harrapatu ditu tropelak.

Ondoren, Joan Bou (Euskaltel) eta Strakhov saiatu dira talde nagusiari aurrea hartzen, baina tropelak esprinta nahi zuen, eta horrela gertatu da azkenean.

Gaviria kolonbiarrak bere bigarren garaipena erdietsi du Matrah Cornicheko helmugan, Kaden Groves (Bike Exchange) eta Amaury Capiot (Arkea Samsic) txirrindularien aurretik sartuta.

Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik egon azken egunean. Ondorioz, Jan Hirt Intermarché-Wanty-Gobert Matériaux taldeko txekiarrak irabazi du 2022ko Omango Tourra, eta, horrekin batera, Fausto Masnada (Quick-Step Alpha Vinyl Team) italiarra eta Rui Costa (UAE Team Emirates) portugaldarra igo dira, ordena horretan, podiumeko hurrengo mailetara.

AZKEN ETAPAKO SAILKAPENA

1. GAVIRIA Fernando (UAE Team Emirates) 4:10:16

2. GROVES Kaden (Team BikeExchange - Jayco) 0:00

3. CAPIOT Amaury (Team Arkéa Samsic) 0:00

4. PENHOËT Paul (Groupama - FDJ) 0:00

5. PAGE Hugo (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) 0:00

6. CAVENDISH Mark (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:00

7. GROß Felix (UAE Team Emirates) 0:00

8. REX Laurenz (Bingoal Pauwels Sauces WB) 0:00

9. SAJNOK Szymon (Cofidis) 0:00

10. VAUQUELIN Kevin (Team Arkéa Samsic) 0:00

SAILKAPEN NAGUSIA

1. HIRT Jan (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) 22:35:43

2. MASNADA Fausto (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 1:00

3. COSTA Rui (UAE Team Emirates) 1:16

4. GESBERT Élie (Team Arkéa Samsic) 1:18

5. CHARMIG Anthon (Uno-X Pro Cycling Team) 1:18

6. VAUQUELIN Kevin (Team Arkéa Samsic) 1:38

7. COLLEONI Kevin (Team BikeExchange - Jayco) 1:50

8. TAARAMÄE Rein (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) 1:51

9. VANDENABEELE Henri (Team DSM) 1:54

10. SCHMID Mauro (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 2:01

Bideoak (6)