Itxi

Andaluziako Itzulia, 2. etapa

Alessandro Covi italiarra lider jarri da, bigarren etapa irabazita

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ander Okamika Burgos BH taldeko bizkaitarra bigarren da sailkapen nagusian, liderrarengandik bost segundora.

Alessandro Covi, Andaluziako Itzuliko 2. etapako irabazlea. Argazkia: Efe.

Alessandro Covi UAE Team Emirates taldeko italiarrak irabazi du Andaluziako Itzuliko 68. edizioko bigarren etapa. Guztira, 150 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Archidona (Malaga) eta Alcala Real (Jaen) artean. Irabazleak 3:57.45ko denbora egin du.

Garaipen honi esker, Covi lider jarri da sailkapen nagusian, Rune Herregods belgikarraren lekua hartuz. Herregods garaile izan zen lehenengo etapan, baina bigarren honetan oso atzean helmugaratu da.

Sailkapen nagusian, eta Coviren atzetik, Ander Okamika Burgos-BH taldeko lekeitiarra da bigarren, italiarrarengandik 5 segundora. Hirugarren Ivan Ramiro Sosa Movistar taldeko kolonbiarra dago, 10 segundora.

ETAPAKO SAILKAPENA

1-. COVI Alessandro UAE Team Emirates 3:57:46

2-. LÓPEZ Miguel Ángel Astana Qazaqstan Team +0:03

3-. SOSA Iván Ramiro Movistar Team +0:04

4-. CRAS Steff Lotto Soudal +0:05

5-. SERRANO Gonzalo Movistar Team +0:05

6-. DEVENYNS Dries Quick-Step Alpha Vinyl Team +0:05

7-. POZZOVIVO Domenico Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux +0:05

8-. CLARKE Simon Israel - Premier Tech +0:05

9-. RODRÍGUEZ Cristián TotalEnergies +0:05

10-. POELS Wout Bahrain - Victorious +0:05

SAILKAPEN NAGUSIA

1-. COVI Alessandro UAE Team Emirates 9:15:01

2-. OKAMIKA Ander Burgos-BH +0:05

3-. SOSA Iván Ramiro Movistar Team +0:10

4-. DEVENYNS Dries Quick-Step Alpha Vinyl Team +0:11

5-. CLARKE Simon Israel - Premier Tech +0:11

6-. CRAS Steff Lotto Soudal +0:11

7-. RODRÍGUEZ Cristián TotalEnergies +0:11

8-. POZZOVIVO Domenico Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux +0:11

9-. RODRIGUEZ Carlos INEOS Grenadiers +0:11

10-. SERRANO Gonzalo Movistar Team +0:16

Albisteak (2)