Itxi

Belgika

Voeckler, Flecha Brabanzonan nagusi

Erredakzioa

Frantziako txirrindulariak (Europcar) helmugarako 40 kilometro falta zirenean ihes egin du. 32 urteko Voecklerrek zortzi txirrindulariren jazarpenari eutsi dio.

Thomas Voeckler txirrindulari frantziarrak (Europcar) ihes egin eta Flecha Brabanzona klasikoa irabazi du Belgikan. Lasterketak Lovaina eta Overijse hiriak lotu ditu 196 kilometroko ibilbidean. Oscar Freire (Katusha) Kantabriako txirrindularia bigarren sailkatu da.

32 urteko Voecklerrek Daniel Schorn (NetApp), eguneko ihesaldiaren azken txirrindularia, harrapatu eta 40 kilometroko ibilbidea bakarka egin du helmugaraino. Horretarako zortzi txirrindulariren jazarpenari eutsi dio eta baita aldea areagotu ere. Freireren taldeari 1:22 minutuko aldea atera dio txirrindulari beteranoak.

Kantabriako txirrindulariak esprintean bigarren postua lortu du, igandean Amstel Gold Race lasterketan parte hartu baino lehen.


Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)