UAE TOURREKO 6. ETAPA
Vacek txekiar gazteak ezusteko garaipena lortu du Dubain; Pogacarrek lider jarraitzen du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gazprom taldeko 19 urteko txirrindularia helmugara arte iritsi den eguneko ihesaldian egon da.
Mathias Vacek (Gazprom) 19 urteko txekiarrak irabazi du Dubain hasi eta amaitu den UAE Tourreko seigarren etapa (180 kilometro), Jebel Hafeeteko mendiko etaparen bezperan. Tadej Pogacar (UAE Emirates) esloveniarrak sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du.
Gutxitan gertatzen da, baina txirrindulari apalek ere World Tourreko probetan arrakasta izatea amesten dute, eta, hala gertatu da gaurkoan, 5 txirrindularik tropel oso bati aurre hartzeko gai izan baitira.
Vacek beste txirrindulari gazte baten aurretik nagusitu da, hots, 22 urteko Paul Lapeira (Ag2r Citroen) frantziarra; ondoren, Dmitry Strakhov (Gazprom) bere taldekidea sartu da. Guztira, hiru txirrindulari kokatu ditu jardunaldiko lehen bost postuen artean Errusiako taldeak.
SEIGARREN ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - VACEK Mathias (Gazprom) 3:58:10
2 - LAPEIRA Paul (AG2R) d.b.
3 - STRAKHOV Dmitry (Gazprom) d.b.
4 - TONELLI Alessandro (Bardiani) d.b.
5 - KOCHETKOV Pavel (Gazprom) +0:05
6 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) +0:15
7 - GROENEWEGEN Dylan (BikeExchange) d.b.
8 - ACKERMANN Pascal (UAE) d.b.
9 - BARBIER Rudy (Israel) d.b.
10 - MILAN Jonathan (Bahrain) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - POGACAR Tadej (UAE) 22:18:02
2 - GANNA Filippo (INEOS) +0:04
3 - VLASOV Aleksandr (BORA) +0:14
4 - YATES Adam (INEOS) +0:17
5 - POWLESS Neilson (EF) +0:25
6 - ALMEIDA João (UAE) +0:30
7 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:37
8 - RODRÍGUEZ Óscar (Movistar) +0:40
9 - GUERREIRO Ruben (EF) +0:42
10 - BOUCHARD Geoffrey (AG2R) +0:43