Martxoaren 6tik 13ra
2022ko Paris-Niza lasterketako etapak eta profilak
EITB MEDIA
Etapaka egiten den egutegiko lehen lasterketa handia zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eusek.
UCI World Tourreko Paris-Niza lasterketaren 80. edizioa martxoaren 6tik 13ra korrituko da eta bere ibilbidea 8 etapatan banatuta egongo da.
Aurtengo edizioan ere txirrindulari entzutetsu asko izango dira irteeran, eta lasterketa osoa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eusek.
ETAPAK
1. ETAPA, martxoak 6: Mantes-la-Ville- Mantes-la-Ville (159,8 kilometro)
2. ETAPA, martxoak 7: Auffargis- Orleans (159,2 kilometro)
3. ETAPA, martxoak 8: Vierzon- Dun-le-Palestel (190,8 kilometro)
4. ETAPA, martxoak 9: Domérat - Montluçon (CRI,13,4 kilometro)
5. ETAPA, martxoak 10: St-Just-Saint-Rambert- St-Sauveur-de-Montagut (188,8 kilometro)
6. ETAPA, martxoak 11: Courthézon - Aubagne (213,6 kilometro)
7. ETAPA, martxoak 12: Niza - Col de Turini - La Bollène-Vésubie (155,4 kilometro)
8. ETAPA, martxoak 13: Niza - Niza (115,6 kilometro)