2022 DENBORALDIA
Van Vleuten eta Tadej Pogacar, UCI sailkapeneko buruan
EITB Media
Pello Bilbao eta Ane Santesteban dira euskal txirrindulari onenak, 40. eta 58. postuetan, hurrenez hurren.
Paris–Niza eta Tirreno–Adriatiko lasterketak amaituta, Tadej Pogacarrek jarraitzen du UCIko sailkapeneko lehen postuan.
Esloveniarrak 5.626 puntu ditu, eta Primoz Roglic herrikidea du bigarren, 4.319rekin; hirugarrena, berriz, Jumbo-Vismako Wout Van Aert da (4.072).
Nabarmentzekoa da seigarren postuan Alejandro Valverde 41 urteko espainiarra dagoela, eta euskaldun onena, Pello Bilbao, oso urruti dugu, 40. postuan.
Emakumezkoen sailkapenean, Annemiek Van Vleuten (Movistar) txirrindulariak agintzen du, 5.348 punturekin; Demi Vollering dago bigarren (3.365), eta Marianne Vos, berriz, hirugarren (3.353). Lehen euskalduna, Ane Santesteban, 58. lekuan dago.
GIZONEZKOEN SAILKAPENA
1. POGACAR, Tadej (UAE TEAM EMIRATES): 5.626 puntu
2. ROGLIC, Primoz (JUMBO-VISMA): 4,319
3. VAN AERT, Wout (JUMBO-VISMA): 4,072
4. ALAPHILIPPE, Julian (QUICK-STEP - ALPHA VINYL): 2.894,67
5. COLBRELLI, Sonny (BAHRAIN VICTORIOUS): 2.730
6. VALVERDE, Alejandro (MOVISTAR): 2.706
7. YATES, Adam (INEOS GRENADIERS): 2.535
8. VINGEGAARD, Jonas (JUMBO-VISMA): 2.338
9. EVENEPOEL, Remco (QUICK-STEP - ALPHA VINYL): 2.314
10. CARAPAZ, Richard (INEOS GRENADIERS): 2.170
...
40. BILBAO LOPEZ DE ARMENTIA, Pello (BAHRAIN VICTORIOUS): 1.215
75. IZAGIRRE INSAUSTI, Ion (COFIDIS): 803
EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA
1. VAN VLEUTEN, Annemiek (MOVISTAR): 5.348,33 puntu
2. VOLLERING, Demi (SD WORX): 3.365,33
3. VOS, Marianne (JUMBO-VISMA): 3.353
4. LONGO BORGHINI, Elisa (TREK - SEGAFREDO): 3.240
5. KOPECKY, Lotte (SD WORX): 2.582,33
6. REUSSER, Marlen (SD WORX): 2.427
7. NIEWIADOMA, Katarzyna (CANYON - SRAM RACING): 2.398
8. VAN DER BREGGEN, Anna (SD WORX): 2.272
9. LUDWIG, Cecilie (FDJ - NOUVELLE AQUITAINE - FUTUROSCOPE): 2.232
10. BALSAMO, Elisa (TREK - SEGAFREDO): 2.150
...
58. SANTESTEBAN GONZALEZ, Ane (BIKEEXCHANGE - JAYCO): 458