Euskaltel-Euskadiren garaipena
Azparrenek irabazi du Alentejoko Itzuliko bigarren etapa eta lasterketako lider berria da
EITB Media
Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia den Xabier Mikel Azparren nagusitu da Alentejoko bigarren etapan eta liderraren elastikoa jantzi du. Tropelarekiko metro batzuk hartu ditu Machadorekin batera, eta esprintean nagusi izan da donostiarra.
Xabier Mikel Azparrenek (Euskaltel-Euskadi) irabazi du Alentejoko Itzuliko bigarren etapa ostegun honetan, martxoaren 17an, eta lasterketako lider berria da.
Etapa Beja eta Portel artean egin da, eta 187,7 kilometroko ibilbidea izan du. Azparren eta Tiago Machado (Radio Popular - Paredes - Boavista) tropelarekiko metro batzuetako abantailarekin iritsi dira azken zuzengunera; bien arteko esprintean erabaki da irabazlea, eta donostiarrak mendean hartu du portugaldarra. Zazpi segundo beranduago helmugaratu da tropela gaur arte liderra zen Orluis Aular (Caja Rural - Seguros RGA) buruan izan duela.
Sailkapen nagusiko lehen postuan da Azparren. Donostiakoak hiru segundo ateratzen dizkio bigarren den Aularri, eta sei segundo hirugarren postuan dagoen Machadori. Iker Ballarin (Euskaltel-Euskadi) bosgarren postuan da, 13 segundora.
2. etapako sailkapena:
1 - AZPARREN Xabier Mikel (Euskaltel - Euskadi) 4:29:23
2 - MACHADO Tiago (Radio Popular - Paredes - Boavista) d. b.
3 - AULAR Orluis (Caja Rural - Seguros RGA) + 7"
4 - MATIAS João (Tavfer-Mortagua) d. b.
5 - LINAREZ Leangel (Tavfer-Mortagua) d. b.
Sailkapen nagusia:
1 - AZPARREN Xabier Mikel (Euskaltel - Euskadi) 8:35:07
2 - AULAR Orluis (Caja Rural - Seguros RGA) + 3"
3 - MACHADO Tiago (Radio Popular - Paredes - Boavista) + 6"
4 - LEITÃO Iuri (Caja Rural - Seguros RGA) + 13"
5 - BALLARIN Iker (Euskaltel - Euskadi) + 13"