Itxi

Lieja-Bastogne-Lieja

Maxim Iglinskiyk erakustaldia eman du Liejan

Erredakzioa

Vincenzo Nibali azkenengo kilometroan gainditu du Astana taldeko txirrindulariak. Hirugarren Enrico Gasparotto izan da eta laugarren Thomas Voeckler.

Iglinskiy. Argazkia: EFE

Maxim Iglinskiyk ezustekoa eman du Lieja-Bastogne-Lieja irabazteko. Kazakhstaneko txirrindulariak azken eraso gogorra jo du helmugatik gertu eta Belgikako proba ospetsua eskuratu du.

Astana taldeko txirrindulariak Vincenzo Nibali gainditu du azkenengo metroetan eta helmugan 21 segundo atera dizkio Liquigas taldeko liderrari. Hirugarren Astana taldeko Enrico Gasparotto izan da 36 segundora. Gasparotto, Amstel Gold Race probako irabazlea, faboritoen taldeko esprintean aurrena izan da.

Igor Antonek lepauztaia hautsi du probaren hasieran, baina Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchezek zazpigarren postua lortu du.

Sailkapena:

1. IGLINSKIY Maxim ASTANA PRO TEAM 6h 43' 52"
2. NIBALI Vincenzo LIQUIGAS-CANNONDALE + 00' 21"
3. GASPAROTTO Enrico ASTANA PRO TEAM + 00' 36"
4. VOECKLER Thomas TEAM EUROPCAR + 00' 36"
5. MARTIN Daniel GARMIN - BARRACUDA + 00' 36"
6. MOLLEMA Bauke RABOBANK CYCLING TEAM + 00' 36"
7. SANCHEZ Samuel EUSKALTEL - EUSKADI + 00' 36"
8. SCARPONI Michele LAMPRE - ISD + 00' 36"
9. HESJEDAL Ryder GARMIN - BARRACUDA + 00' 36"
10. VANENDERT Jelle LOTTO-BELISOL TEAM + 00' 36"
11. NOCENTINI Rinaldo AG2R LA MONDIALE + 00' 36"
12. ROLLAND Pierre TEAM EUROPCAR + 00' 36"
13. MORENO FERNANDEZ Daniel KATUSHA TEAM + 00' 36"
14. KISERLOVSKI Robert ASTANA PRO TEAM + 00' 36"
15. RODRIGUEZ OLIVER Joaquin KATUSHA TEAM + 01' 00"
16. GILBERT Philippe BMC RACING TEAM + 01' 27"
17. COSTA Rui Alberto MOVISTAR TEAM + 02' 11"
18. SIMON Julien SAUR-SOJASUN + 02' 11"

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)