Lehen 'monumentua'
Mohoricek Milan-San Remo irabazi eta esloveniarren bolada onari jarraipena eman dio
EITB Media
Helmugarako 3 kilometroren faltan erasoa jo eta 2 segundo atera dio faboritoen tropelari. Alex Aranburu 13.a izan da, hamaika segundora.
Matej Mohoric (Bahrain-Victorious) txirrindulariak garaipena lortu du 2022ko Milan - San Remo klasikoan. Esloveniarrak 6:27:49ko denbora behar izan du ibilbideko 293 kilometroak burutzeko.
San Remoko helmugarako 3 kilometro falta zirela faboritoen tropelean erasoa jo eta aurrera joan da Mohoric bakar-bakarrik. Talde horretan izen handiko ziklista zeuden, esaterako, Mathieu Van der Poel (Alpecin-Fenix), Wout Van Aert (Jumbo-Visma) eta Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) bera.
Bahrain - Victorious taldeko ziklistaren beste erakustaldi bat bizi da gaur eta helmugan 2 segundoko abantailarekin heldu da. Alex Aranburu (Movistar Team) 13.a izan da, hamaika segundora.
Denboraldiko lehen 'monumentua' izan da Milan - San Remo eta lehenengo aldiz Esloveniar ziklista batek irabazi du. Primoz Roglic eta Tadej Pogacar txirrindularien denboraldi hasierako garaipenekin bat egin du Mohoricek eta antza esloveniarren bolada onak ez du mugarik.
SAILKAPENA
1- MOHORIC Matej (Bahrain - Victorious) 6:27:49
2- TURGIS Anthony (TotalEnergies) 0:02
3- VAN DER POEL Mathieu (Alpecin-Fenix) 0:02
4- MATTHEWS Michael (Team BikeExchange - Jayco) 0:02
5- POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 0:02
6- PEDERSEN Mads (Trek - Segafredo) 0:02
7- KRAGH ANDERSEN (Soren Team DSM) 0:02
8- VAN AERT Wout (Jumbo-Visma) 0:02
9- TRATNIK Jan (Bahrain - Victorious) 0:05
10- DEMARE Arnaud (Groupama - FDJ) 0:11
...
13- ARANBURU Alex (Movistar Team) 0:11
L'ultimo km della Classica Monumento più imprevedibile. Via Roma moltiplica le energie di chi fugge dal gruppo che insegue...
— Milano Sanremo (@Milano_Sanremo) March 19, 2022
The last km of the most unexpected Classica Monumento. Via Roma multiplies the energy of those who break away from the chasing group...#MilanoSanremo pic.twitter.com/V8qfMPWzaJ