Kataluniako Itzulia, 6. etapa
Carapazentzat, etapa, eta Higuitarentzat, lidergoa
EITB Media
Bi txirrindulariek helmugarako 133 kilometroren faltan erasoa jo eta lasterketa hankaz gora jarri dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kataluniako Itzuliko 6. etapa Saloun hasi da eta Cambrilsen amaitu eta txirrindulariek 168.6 kilometro burutu dituzte guztira.
Bi izen nabarmendu behar dira, Richard Carapaz (INEOS Grenadiers) eta Sergio Higuita (BORA - hansgrohe). Bi gizonek helmugarako 133 kilometroren faltan eraso ajo eta lasterketa hankaz gora jarri dute. Biak bakarrik heldu dira helmugara eta bertan INEOS taldekoa izan da azkarrena eta Higuitak lortu du lidergoa.
Faboritoen tropeltxoa 48 segundora heldu da.
Bi txirrindulerien erakustaldia eta gero Higuta da lider berria, Carapaz 16 segundora dago bigarren tokian eta hirugarren Joao Almeira (UAE Team Emirates) 52ra.
Igandean zazpigarren eta azken etapa jokatuko da, Bartzelona-Bartzelona (138.6 kilometro). Montjuicek igoeran jokoan izango da lasteketa.
6. ETAPAKO SAILKAPENA
1- CARAPAZ Richard (INEOS Grenadiers) 4:09:19
2- HIGUITA Sergio (BORA - hansgrohe) 0:00
3- GROVES Kaden (Team BikeExchange - Jayco) 0:48
4- VELASCO Simone (Astana Qazaqstan Team) 0:48
5- PACHER Quentin (Groupama - FDJ) 0:48
6- BAKELANTS Jan (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) 0:48
7- BARCELÓ Fernando (Caja Rural - Seguros RGA) 0:48
8- GODON Dorian AG2R (Citroen Team) 0:48
9- SKJELMOSE JENSEN Mattias (Trek - Segafredo) 0:48
10- VANDENABEELE Henri (Team DSM) 0:48
SAILKAPEN NAGUSIA
1- HIGUITA Sergio (BORA - hansgrohe) 26:35:24
2- CARAPAZ Richard (INEOS Grenadiers) 0:16
3- ALMEIDA Joao (UAE Team Emirates) 0:52
4- QUINTANA Nairo (Team Arkéa Samsic) 0:53
5- AYUSO Juan (UAE Team Emirates) 1:08
Alejandro Valverdek lasterketa utzi du osasun arazoak direla medio
¿Hoy nos despedimos de un triple campeón de la #VoltaCatalunya101 como es @alejanvalverde.
— Volta a Catalunya (@VoltaCatalunya) March 26, 2022
Grácias por querer tanto a la @VoltaCatalunya a lo largo de los años!
A recuperarse campeón!¿ https://t.co/xEkUeikoa1 pic.twitter.com/5LwUaea9u1