Itxi

Romadiako Tourra

Jonathan Hivertek garaipen ederra lortu du

Erredakzioa

Saur Sojasun taldeko txirrindulariak irabazi du bigarren etapa Rui Costaren (Movistar) eta Luis Leon Sanchezen (Rabobank) aurretik. Wigginsek lidergoan jarraitzen du.

Hivert. Argazkia: EFE

Jonathan Hivert frantziarrak irabazi du Romandiako Tourreko bigarren etapa. Saur Sojasun taldeko txirrindulariak Movistar taldeko Rui Costa portugaldarra eta Rabobankeko Luis Leon Sanchez murtziarra gainditu ditu azken aldapan. Hivertek eraso gogorra jo du helmugatik gertu eta Rui Costak ezin izan du frantziarra buruz burukoan gainditu. Bradley Wigginsek (Sky) lidergoan jarraitzen du, 7 segundoko aldearekin.

Bak danimarkarra eta Meier (GreenEdge) izan dira eguneko ihesaldian, baina tropelak Caquerelle mendatean hartu ditu bi txirrindulariak. Gero Stetinak (Garmin) eta Jeandesboz (Saur) frantziarrak egin dute saiakera, baina tropelak esprinta lortzeko gogor borrokatu du eta azkenean Hivertek eskuratu du garaipena.

2. etapa:

1. Jonathan Hivert (Saur Sojasun)
2. Rui Costa (Movistar Team) d.b.
3. Luis Leon Sanchez (Rabobank) d.b.
4. Gianni Meersman (Lotto-Belisol) d.b.
5. Ryder Hesjedal (Garmin-Barracuda) d.b.
6. Giacomo Nizzolo (RadioShack-Nissan) d.b.
7. Daniele Pietropolli (Lampre-ISD) d.b.
8. Eduard Vorganov (Katusha) d.b.
9. Allan Davis (GreenEDGE) d.b.
10. Roman Kreuziger (Astana) d.b.
11. Bauke Mollema (Rabobank) d.b.
12. Maciej Paterski (Liquigas-Cannondale) d.b.
13. Michael Rogers (Sky) d.b.
14. Mikel Landa (Euskaltel-Euskadi) d.b.
15. Giampaolo Caruso (Katusha) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Bradley Wiggins (Sky)
2. Michael Rogers (Sky) + 7
3. Bauke Mollema (Rabobank) + 9
4. Stef Clement (Rabobank) d.b.
5. Andrew Talansky (Garmin-Barracuda) + 11
6. Luis Leon Sanchez (Rabobank) d.b.
7. Wilco Kelderman (Rabobank) + 11
8. David Zabriskie (Garmin-Barracuda) + 12
9. Simon Spilak (Katusha) d.b.
10. Ruben Plaza (Movistar Team) d.b.
11. Rui Costa (Movistar Team) + 13
12. Tiago Machado (RadioShack-Nissan) d.b.

Albisteak (2)