ALPEETAKO TOURRA
Kamnak irabazi du hirugarren etapa, eta Pello Bilbaok lider jarraitzen du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Caja Ruraleko Jonathan Lastra bilbotarra hirugarren izan da etapan, irabazlearengandik lau segundora.
Lennard Kamna alemaniarrak (Bora Hansgrohe) bereganatu Alpeetako Tourreko hirugarren etapa Lana eta Villabassa artean jokatu dena (154,6 kilometro), eguneko ihesaldiko indartsuena izan eta bakarrik helmugaratu ostean. Bere aldetik, Pello Bilbao (Bahrain Victorious) bizkaitarrak lidergoari eutsi dio.
Frantziako Tourrean, Dauphinen eta Kataluniako Itzulian etapak irabazita dituen txirrindulariak (Wedel, 25 urte) bosgarren garaipena lortu du profesional gisa, helmugarako 3 kilometro falta zirenean egindako eraso bati esker.
Alemaniarrak 3 segundo atera dizkio helmugan Ineos taldeko Andrey Amadorri. Ondoren, 4 segundora, Jonathan Lastra (Caja Rural-Seguros RGA) bilbotarra sartu da talde txiki baten buru.
Gainerakoak, irabazlearengandik 57 segundora heldu dira, tartean Pello Bilbao. 32 urteko gernikarrak maillot berdea defendatuko du laugarren etapan Romain Bardet (DS) frantziarrari 6 segundo aterata eta 12 Attila Valter (Groupama) hungariarrari.
ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - KÄMNA Lennard BORA - hansgrohe 4:02:56
2 - AMADOR Andrey (INEOS) +0:03
3 - LASTRA Jonathan (Caja Rural) +0:04
4 - TESFATSION Natnael (Drone Hopper) d.b.
5 - BARTA Will (Movistar) d.b.
6 - PICCOLI James (Israel) d.b.
7 - PRONSKIY Vadim (Astana) d.b.
8 - QUINN Sean (EF Education) +0:57
9 - GALL Felix (AG2R) d.b.
10 - SIVAKOV Pavel (INEOS) d.b.
14 - BILBAO Pello (Bahrain) d.b.
19 - LANDA Mikel (Bahrain) d.b.