Faboritoa
Van Vleutenek bigarrenez irabazi du Lieja-Bastogne-Lieja lasterketa
EITB MEDIA
Movistar taldeko 39 urteko txirrindulariak 3 ordu, 52 minutu eta 32 segundotan egin ditu ibilbideko 142,1 kilometroak. Grace Brown bigarren izan da, eta Demi Vollerin, hirugarren. Ane Santesteban 17. postuan helmugaratu da.
Annemiek Van Vleuten herbeheretarrak bere ibilbideko bigarren Lieja-Bastogne-Lieja lasterketa irabazi du, seigarren ediziokoa zken kilometroetan ihes egin eta bera bakarrik helmugaratuta. Movistar taldeko txirrindulariak 43 segundoko aldea atera dio atzetik sartu den boskoteari.
39 urteko Van Vleutenek 3 ordu, 52 minutu eta 32 segundoko denboran bete du 142,1 kilometroko ibilbidea.
Herbeheretarrak erasoa jo du helmugarako 30 kilometrora eta Marlen Reusser suitzarrarekin batera joan da lasterketa buruan, 112. kilometroan igo behar izan duten Cote de la Redoutera bidean.
Baina talde nagusia biak harrapatu ditu helmugarako 23 kilometrora, Grace Brownek erritmoa bizitu ostean. Van Vleuten berriro saiatu da helmugarako 14 kilometrora, La Roche-aux-Fauconsera igoeran, eta oraingoan aurkariek ezin izan diote bere erritmoari eutsi.
Helmugan, Grace Brown bigarren izan da eta Demi Vollering hirugarren. Ane Santesteban, aldiz, 17. postuan sartu da.
SAILKAPENA
1-. VAN VLEUTEN Annemiek Movistar Team 3:52:32
2-. BROWN Grace FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope +0:43
3-. VOLLERING Demi Team SD Worx +0:43
4-. MOOLMAN Ashleigh Team SD Worx +0:43
5-. LONGO BORGHINI Elisa Trek - Segafredo +0:43
6-. CAVALLI Marta FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope +0:47
7-. SIERRA Arlenis Movistar Team +1:58
8-. LIPPERT Liane Team DSM +1:58
9-. NIEWIADOMA Katarzyna Canyon//SRAM Racing +1:58
10-. SPRATT Amanda Team BikeExchange - Jayco +1:58