Romandiako Tourra (2. etapa)
Hayterrek Aberasturiren garaipena eragotzi du, Romandiako Tourreko bigarren etapako esprintean nagusituta
EITB Media
Ethan Hayterrek irabazi du esprintean erabaki den etapa. Jon Aberasturi euskal txirrindularia izan da bigarren, eta Fernando Gaviria hirugarren. Rohan Dennisek lidertzari eutsi dio.
Ethan Hayterrek (Ineos Grenadiers) irabazi du Romandiako Tourreko bigarren etapa, ostegun honetan (apirilak 28) Echallensen hasi eta amaitu dena, eta 168,2 kilometroko ibilbidea izan duena. Jon Aberasturi (Trek Segafredo) euskal txirrindulariak gertu izan du garaipena, baina bigarren amaitu du. Rohan Dennisek (Jumbo Visma) jarraitzen du lidertzan.
Estreinako erlojupekoa irabazita liderraren elastikoa jantzi zuen Hayterrek lasterketako lehen egunean, eta bigarren etapan Ineos taldearen lana biribildu du, garaipena erdietsita. Aberasturi izan da bigarren, eta Fernando Gaviria (UAE Emirates) hirugarren.
Diego Lopez (Kern Pharma), Skujins (trek Segafredo), Brun (Swiss Cycling) eta Planckaert (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) izan dira eguneko ihesaldiko protagonistak. Diego Lopez Nafarroako txirrindulariak eta Planckaertek ezin izan dute ihesaldiko beste bi kideen erritmoa jarraitu. Brun eta Skujins geratu dira lasterketa buruan, baina tropelak helmugarako 20 kilometro falta zirenean harrapatu ditu.
Ineosek Hayterrentzat egin du lan azken kilometroetan, eta UAEk Gaviriarentzat. Ethan Hayter bere taldearen lanaz baliatu da etapa irabazteko, esprintean Aberasturi (bigarren) eta Gaviria (hirugarren) mendean hartuta.
Rohan Dennis dago sailkapen nagusiko lehen postuan, eta 14 segundo ateratzen dizkio bigarren den Felix Grobschartnerri (BORA-hansgrohe). Liderrarekiko 18 segundora dago Mauro Schmid (Quick Step Alpha Vinyl), hirugarren postuan.
2. etapako sailkapena:
1 - HAYTER Ethan (INEOS Grenadiers) 4:04:55
2 - ABERASTURI Jon (Trek Segafredo) d. b.
3 - GAVIRIA Fernando (UAE Team Emirates) d. b.
4 - VLASOV Aleksandr (BORA-hansgrohe) d. b.
5 - QUINN Sean (EF Education-EasyPost) d. b.
6 - HERMANS Quinten (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) d. b.
7 - ARNDT Nikias (DSM) d. b.
8 - O'CONNOR Ben (AG2R Citroën) d. b.
9 - GROßSCHARTNER Felix (BORA-hansgrohe) d. b.
10 - KRUIJSWIJK Steven (Jumbo Visma) d. b.
Sailkapen nagusia:
1 - DENNIS Rohan (Jumbo Visma) 8:34:43
2 - GROßSCHARTNER Felix (BORA-hansgrohe) + 14"
3 - SCHMID Mauro (Quick-Step Alpha Vinyl) + 18"
4 - TEUNS Dylan (Bahrain Victorious) d. b.
5 - AYUSO Juan (UAE Team Emirates) d. b.
6 - HONORE Mikkel Frølich (Quick-Step Alpha Vinyl) d. b.
7 - BEVIN Patrick (Israel Premier Tech) + 20"
8 - MCNULTY Brandon (UAE Emirates) + 21"
9 - VLASOV Aleksandr (BORA-hansgrohe) + 23"
10 - HIRSCHI Marc (UAE Emirates) + 24"