LESIOA
Van Vleuten, minduta, ez da Itzulian izango
Agentziak | EITB MEDIA
39 urteko txirrindulariak, Lieja-Bastogne-Lieja irabazle berriak, entrenamenduan eskumuturra hautsi du eta maiatzeko lasterketa guztiak galduko ditu, besteak beste, Itzulia Women.
Annemiek van Vleuten, Movistar taldeko ziklista, baja izango da Euskal Herriko Itzulian. Herbeheretarrak erorikoa izan du entrenatzerakoan, eta eskumuturra apurtu du. Hori dela eta, gutxienez hilabete batez lehiaketatik at egongo da.
Van Vleuteni ebakuntza egin diote jada, eta bere mediku-taldeak ziurtatu du behar bezala sendatuko dela, baina, bere itzulerari dagokionez, oraindik ez dago eperik. Hala ere, espero da uztaileko Italiako Giroan eta Frantziako Tourrean parte hartu ahal izatea.
Txirrindulariaren osasuna lehenesteko, Movistar Taldeko zuzendaritzak adierazi du lehiaketara itzultzeko plangintza alde batera utziko dutela.