EKAINAK 12- 19
2022ko Suitzako Tourreko etapen profilak eta ibilbideak
EITB MEDIA
Ekainaren 12an, igandean, Suitzako lasterketaren ekitaldi berri bat hasiko da, 8 jardunaldi izango dituena eta ETB1 eta eitb.eus-en ikusgai egongo da.
Dauphine Kriteriuma amaitzen den egun berean, ekainaren 12an, hasiko da Küsnachten (Suitza) Suitzako Tourraren 84. ekitaldia, 178 kilometroko etaparekin.
Itzuliak zortzi etapa izango ditu, eta ETB1 eta eitb.eusen izango dira ikusgai zuzenean.
Jarraian, etapa bakoitzaren profilak eta dagozkien emisio ordutegiak ikusi daitezke:
SUITZAKO TOURREKO ETAPAK
1. etapa (ekainak 12, igandea): Küsnacht > Küsnacht (178 km)
Emisioa: ETB1 eta eitb.eus, 17:00etatik aurrera.
------------------------------------------------------
2. etapa (ekainak 13, astelehena): Küsnacht > Aesch (199 km)
Emisioa: ETB1 eta eitb.eus, 15:30etik aurrera.
------------------------------------------------------
3. etapa (ekainak 14, asteartea): Aesch > Grenchen (177 km)
Emisioa: ETB1 eta eitb.eus, 15:35etik aurrera.
------------------------------------------------------
4. etapa (ekainak 15, asteazkena): Grenchen > Brunnen (191 km)
Emisioa: ETB1 eta eitb.eus, 15:35etik aurrera.
------------------------------------------------------
5. etapa (ekainak 16, osteguna): Ambri > Novazzano (193 km)
Emisioa: ETB1 eta eitb.eus, 15:35tik aurrera.
------------------------------------------------------
6. etapa (ekainak 17, ostirala): Locarno > Moosalp (180 km)
Emisioa: ETB1 eta eitb.eus, 14:10etik aurrera.
------------------------------------------------------
7. etapa (ekainak 18): Ambri > Malbun (196 km)
Emisioa: ETB1 eta eitb.eus, 14:00etatik aurrera.
------------------------------------------------------
8. etapa (ekainak 19): Vaduz > Vaduz (25,6 km, erlojupekoa)
Emisioa: ETB1 eta eitb.eus, 14:30etik aurrera.