EKAINAREN 5ETIK 12RA
2022ko Dauphine Kriteriumeko etapen profilak eta ibilbideak
A. A. | |EITB MEDIA
Ekainaren 5ean, Frantziako lasterketaren edizio berri bat hasiko da, 8 etapa izango dituena eta uztailaren 1ean abiatuko den Frantziako Tourrerako prestaketa gisa balioko duena.
Ekainaren 5ean, Italiako Giroa amaitu eta astebetera eta Kopenhagetik aterako den Frantziako Tourrari ekiteko hilabete eskas falta dela, Dauphine Kriteriumaren 74. edizioa jarriko da martxan Ardèchen (Frantzia) 192 kilometroko etapa batekin.
Etapak zuzenean ikusi ahal izango dira ETB1en eta eitb.eus-en 15:25etik aurrera. Azken bi jardunaldien emanaldia (larunbatean, ekainakren 11n eta igandean, ekainaren 12an) 15:40tik aurrera izango da.
1. etapa (ekainak 5): La Voulte-sur-Rhône > Beaucyhastel (192 km)
------------------------------------------------------
2. etapa (ekainak 6): Saint-Péray > Brives-Charensac (170 km)
------------------------------------------------------
3. etapa (ekainak 7): Saint -Paulien > Chastreix-Sancy (169 km)
2022ko Dauphine Kriteriumeko 3. etaparen profila. Argazkia: criterium-du-dauphine.fr
------------------------------------------------------
4. etapa (ekainak 8): Montbrison > La Bâtie d'Urfé (31,9 km, erlojupekoa)
------------------------------------------------------
5. etapa (ekainak 9): Thizy-les-Bourgs > Chaintré (162,5 km)
2022ko Dauphine Kriteriumeko 5. etaparen profila. Argazkia: criterium-du-dauphine.fr
------------------------------------------------------
6. etapa (ekainak 10): Rives > Gap (196,5 km)
------------------------------------------------------
7. etapa (ekainak 11): Saint-Chaffrey > Vaujany (135 km)
------------------------------------------------------
8. etapa (ekainak 12): Saint-Alban-Leysse > Plateau de Solaison (139 km)
2022ko Dauphine Kriteriumeko 8. etaparen profila. Argazkia: criterium-du-dauphine.frr