Itxi

EKAINAREN 5ETIK 12RA

Roglic eta Enric Mas, 2022ko Dauphine Kriteriumeko faborito nagusiak

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ekainaren 5an hasiko da Frantziako probaren 74. edizioa, eta zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eusen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Primoz Roglic (Jumbo) Dauphineko Kriteriumaren 74. edizioko faboritoetako bat da, Enric Mas (Movistar) aurkari izango duena. Frantziako Tourrerako prestaketa gisa balioko duen proba ekainaren 5etik 12ra izango da.

Besteak beste, Tadej Pogacar eta Nairo Quintana ez dira izango proban. Halere, uztailaren 1en Kopenhagen, Frantziako Tourreko irteeran izango diren zenbait txirrindularik Dauphinen parte hartuko dute.

Horien artean dira, esaterako, Roglicekin batera joango diren Van Aert, Vingegaard eta Laporte. Enric Masek, berriz, helburu argia du: podiumera heltzea. UAE Emirates taldeak Estatu Batuetako Brandon McNulty eta Kataluniako Juan Ayuso txirrindulariak aurkeztu ditu. Horiez gain, Ineosetik Ethan Hayter eta Filippo Ganna indartsu datoz, azken hau batez ere kronoari dagokionez.

Hiru etapen amaiera gailurretan izango dira Dauphinen. Erlojuaren kontrako etapa bat ere izango da, txapelketako 8 egunetan emozioa bermatuko duena.

Etapa guztiak zuzenean eskainiko dira ETB1en eta eitb.eus-en.

Albisteak (1)

Bideoak (1)