Dauphine Kriteriuma, 5. etapa
Van Aertek irabazi du 5. etapa, esprintean nagusituta
EITB Media
Wout van Aertek garaipena eskuratu du Dauphineko 5. etapan. Lasterketako liderrak mendean hartu ditu Meeus eta Hayter azken metroetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Wout van Aertek (Jumbo Visma) irabazi du Dauphine Kriteriumeko 5. etapa, ostegun honetan Thizy-les-Bourgs eta Chaintre artean egin dena, 162,3 kilometroko ibilbidearekin. Belgikarrak lidergoa sendotu du, helmuga gurutzatzen lehena izateagatik 10 segundoko gainsaria bereganatu baitu.
Irabazlea erabaki duen esprinta estua izan da, baina Van Aertek ez du kale egin eta bere bigarren garaipena erdietsi du aurtengo edizioan. Azken metroetan mendean hartu ditu Jordi Meeus (Bora Hansgrohe) eta Ethan Hayter (Ineos Grenadiers).
Eguneko ihesaldia 40. kilometroan osatu da. Benjamin Thomas (Cofidis), Doubey (TotalEnergies), Bakelants (Intermarche) eta Schönberger (B&B) txirrindulariak ibili dira lasterketa buruan. Tropelean Ineos eta Jumbo Visma taldeak ibili dira lanean, ihesaldia behera botatzeko. Tropelari asko kosta zaio ihesaldiko kideak harrapatzea, baina helburua lortu du helmugarako 300 metro falta zirenean. Ondoren, Van Aert nagusitu da esprintean.
Wout van Aertek lortu duen 10 segundoko gainsariarekin, sailkapen nagusiko lidergoa sendotu du. Matteo Cattaneo (Quick Step) dago bigarren postuan '103"ra eta Primoz Roglic (Jumbo Visma) hirugarren, 1'06"ra.
5. etapako sailkapena:
1 - VAN AERT Wout (Jumbo) 3:38:35
2 - MEEUS Jordi (BORA) d.b.
3 - HAYTER Ethan (INEOS) d.b.
4 - BOASSON HAGEN Edvald (TotalEnergies) d.b.
5 - PAGE Hugo (Intermarche) d.b.
6 - STUYVEN Jasper (Trek) d.b.
7 - BAGIOLI Andrea (Quick-Step) d.b.
8 - BAKELANTS Jan (Intermarché) d.b.
9 - LOUVEL Matis (Arkea) d.b.
10 - MOLANO Juan Sebastián (UAE) d.b.
Sailkapen nagusia:
1 - VAN AERT Wout (Jumbo) 17:04:31
2 - CATTANEO Mattia (Quick-Step) +1:03
3 - ROGLIC Primož (Jumbo) +1:06
4 - HAYTER Ethan (INEOS) +1:32
5 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +1:36
6 - CARUSO Damiano (Bahrain) +1:49
7 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +1:55
8 - AYUSO Juan (UAE) +1:58
9 - JORGENSON Matteo (Movistar) +2:00
10 - O'CONNOR Ben (AG2R) +2:10