Itxi

Suitzako Itzuliko 1. etapa

Stephen Williams, Suitzako Itzuliko lehen liderra

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bahrain taldeko txirrindulari ingelesa nagusitu da esprint oso estu batean, eta sailkapeneko lidergoa bereganatu du.

Stephen Williams. Irudia: EFE

Stephen Williams (Bahrain Victorious) txirrindulari britainiarra Suitzako Itzuliko lehen liderra izan da igande honetan, Küsnacht herrian hasi eta amaituko den 177,6 kilometroko lehen etapa irabazi ostean.

4:16:41 segundoko denborarekin, britainiarrak esprintean gainditu du 15 txirrindulariko taldea, Maximilian Schachmann alemaniarraren (Bora-Hansgrohe) eta Andreas Kron danimarkarraren (Lotto-Soudal) aurretik.

Suitzako Tourrak hasiera gogorra izan du. Horrela, eguneko ihesaldia zazpi txirrindularik eman dute.

Sailkapen nagusia irabazteko faboritoek, hala nola Remco Evenepoel belgikarrak (QuickStep-AlphaVinyl), Sergio Higuita kolonbiarrak (BORA Hansgrohe) edo Adam Yates britainiarrak (INEOS Grenadiers), liderrarengandik 10 segundora amaitu dute jardunaldia, eta Daniel Martinez kolonbiarrak (INEOS Grenadiers) minutu bateko aldearekin.

Astelehen honetan bigarren etapa jokatuko da Küsnacht eta Aesch herrien artean, 199 kilometroko ibilbidearekin.

Clasificación de la etapa

1 - WILLIAMS Stephen (Bahrain) 4:16:51

2 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) m.t.

3 - KRON Andreas (Lotto Soudal) m.t.

4 - HIRSCHI Marc (UAE Team Emirates) m.t.

5 - LUTSENKO Alexey (Astana Qazaqstan Team) m.t.

6 - VAN WILDER Ilan (Quick-Step Alpha Vinyl Team) m.t.

7 - KÜNG Stefan (Groupama - FDJ) m.t.

8 - HIGUITA Sergio (BORA) m.t.

9 - KUSS Sepp (Jumbo-Visma) m.t.

10 - POZZOVIVO Domenico (Intermarché) m.t.

Albisteak (2)

Bideoak (1)