Itxi

Suitzako Itzuliko 2. etapa

Andreas Leknessundek irabazi du bigarren etapa bakarkako ihesaldia emanda

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Sailkapen nagusian, Williamsek zazpi segundoko aldea atera dio Leknessundi eta 10ekoa Stefan Kung suitzarrari (Groupama), maillot horia mantenduz.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Andreas Leknessund (DSM) norvegiarrak irabazi du Suitzako Itzuliko bigarren etapa. 198 kilometroko ibilbidea izan du Küsnacht eta Aesch artean, eta Stephen Williams (Bahrain Victorious) britainiarrak lidergoari eutsi dio.

Leknessundek bakar-bakarrik egin ditu azken 18 kilometroak, eta World Tourreko lehen garaipena ospatzeko astiarekin iritsi da helmugara, 4:46:23ko denborarekin. Tropela, Alberto Bettiol (EF Education) buru zuela, 38 segundora helmugaratu da.

Sailkapen nagusian, Williamsek zazpi segundoko aldea atera dio Leknessundi eta 10ekoa Stefan Kung suitzarrari (Groupama), maillot horia mantenduz.

Astearte honetan hirugarren etapa jokatuko da Aesch eta Grenchen artean, 176,9 kilometrokoa.

Etapako sailkapena

1 - LEKNESSUND Andreas (Team DSM) 4:46:22

2 - BETTIOL Alberto (EF Education-EasyPost) +0:38

3 - MATTHEWS Michael (Team BikeExchange - Jayco) d.b.

4 - PASQUALON Andrea (Intermarché) d.b.

5 - TRENTIN Matteo (UAE Team Emirates) d.b.

6 - ARNDT Nikias (Team DSM) d.b.

7 - KÜNG Stefan (Groupama - FDJ) d.b.

8 - ZAMBANINI Edoardo (Bahrain - Victorious) d.b.

9 - OSS Daniel (TotalEnergies) d.b.

10 - OLDANI Stefano (Alpecin-Fenix) d.b.

Sailkapen nagusia

1 - WILLIAMS Stephen (Bahrain) 9:03:41

2 - SCHACHMANN Maximilian (BORA - hansgrohe) +0:04

3 - KRON Andreas (Lotto Soudal) +0:06

4 - LEKNESSUND Andreas (Team DSM) +0:07

5 - KÜNG Stefan (Groupama - FDJ) +0:10

6 - LUTSENKO Alexey (Astana Qazaqstan Team) d.b.

7 - KUSS Sepp (Jumbo-Visma) d.b.

8 - HIRSCHI Marc (UAE Team Emirates) d.b.

9 - POZZOVIVO Domenico (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) d.b.

10 - VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) d.b.

Albisteak (3)

Bideoak (1)