Ihesaldian
Simon Yatesek irabazi du 99. Ordiziako Klasikoa
B.L. | EITB Media
BikeExchangeko txirrindulariak Abaltzisketarako azken igoeran egin du eraso 12 kilometroren faltan eta bakarrik igaro du helmuga.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ordiziako 99. Klasikoa irabazi du Simon Yates (BikeExchange) britainiarrak. Bigarren aldiz nagusitu da Goierriko proban, izan ere, 2016an ere irabazi baitzuen proba honetan.
Yatesek azken-bigarren itzulian egin du lehen erasoa, hala ere, ez dio luzaroan heldu, izan ere, Samuele Battistella (Astana) eta Juan Ayuso (UAE) gurpil atzean jarri zaizkio berehala. Bigarren saiakera batean, helmugatik 12 kilometrora, Abaltzisketarako azken igoeran, erasoari ekin eta bakarrik geratu da ihesean. Hala helmugaratu da, ihesaldian, bera bakarrik eta pelotoitik 10 segundora.
Bigarren eta hirugarren postuak lortzeko lehia oso bestelakoa izan da. Yates bakarrik heldu bada ere, parte-hartzaileen gehiengoa pelotoian iritsi da eta azken esprint batean erabaki da nork osatuko zuen podiuma. Dion Smith (BikeExchange) izan da bigarren eta hirugarren postua, berriz, Xavier Cañellasentzat izan da.
Julen Irizarrek erorikoa
60 kilometroren faltan lasterketa-buru zihoan bost txirrindulariko talde bat. Tartean zen Euskaltel Euskadiko Julen Irizar txirrindularia ere. Mugimendu bortitz baten ostean, lurrera joan da bergararra. Egoerari buelta eman eta lasterketarekin jarraitu ahal izan du, gainera, mendiko saria irabazi du.
99. Ordiziako Klasikoaren sailkapena
1 - YATES Simon (BikeExchange) 3:52:51
2 - SMITH Dion (BikeExchange) +10
3 - CAÑELLAS Xavier (Java) d.b.
4- AYUSO Juan (UAE) d.b.
5 - BATTISTELLA Samuele (Astana) d.b.
6 - PEDRERO Antonio (Movistar) d.b.
7 - PICCOLO Andrea (Drone Hopper) d.b.
8 - BARCELÓ Fernando (Caja Rural) d.b.
9 - GESBERT Élie (Arkéa) d.b.
10 - DELAPLACE Anthony (Arkéa) d.b.