Itxi

POLONIAKO TOURRA

Gerben Thijssenek irabazi du Poloniako Tourreko bigarren etapa

AGENTZIAK| EITB Media

Leer en Castellano

Belgikarrak esprintean ezustekoa eman eta bere lehen garaipena lortu du World Tour mailan.

Gerben Thijssen ospatuz. Argazkia: @Tour_de_Pologne

Gerben Thijssen izan da azkarrena Poloniako Tourreko bigarren etapako esprintean. Belgikarrak faboritoak mendean hartu eta besoak altxatu ditu lehen aldiz World Tourreko lasterketa batean.

Gaurko etapak (uztailak 31) esprinterako aproposa zirudien, baina De Buyst belgikarrak tropelaren boterea kolokan jarri du azkeneko kilometrora arte. Azken bultzadan, talde nagusiak iheslaria irentsi du eta esprinta bideratu da. Azken metro horietan, Thijssen izan da azkarrena Pascal Ackermann eta Jonathan Milanen aurretik.

Sailkapen nagusian, lider berria Jonas Abrahamsen norvegiarra da. Bi segundoko errenta lortu du gainsariei esker Kooij herbeheretarrarekiko. Astelehen honetan, ekitaldiko hirugarren etapa jokatuko da Krasnik eta Przemyslen artean 237,9 kilometroko ibilbidearekin.

Albisteak (3)