Itxi

Errepidera bueltan

Egan Bernal lehiatzera itzuli da Danimarkan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Istripu larri baten ondorioz zazpi hilabetez bajan egon ondoren, kolonbiarra lehen aldiz lehiatuko da gaur.

Egan Bernal (ezkerrean) Danimarkako Ituzliko lehen etapan. Argazkia: EFE

Egan Bernal (Ineos) kolonbiarra, 2019ko Frantziako Tourreko eta 2021eko Italiako Giroko irabazlea, Danimarkako Itzulian bueltatu da lehiaketara, urtarrilaren 24an, Kolonbian, entrenamendu batean izandako istripu larritik zazpi hilabetera.

Bost ebakuntza eta zazpi hilabeteko errekuperazioa behar izan ditu Bernalek berriro oinez ibili ahal izateko eta lehiatzeko, Zipaquirakoak istripua izan zuenetik parte hartzen duen lehen lasterketa garrantzitusa da.

Bernalek hausturak izan zituen femurrean eta belaunean, ornoetan eta hainbat saihetsetan, eta birikan ziztada bat, besteak beste.

Bernal ez da Espainiako Itzulian izango, hori zen bere helburu nagusia bigarren seihilekoan. Datorren ostiralean hasiko da, Utrechten (Herbehereak), 23,2 kilometroko taldekako erlojupeko batekin.

Albisteak (6)

Bideoak (3)