ABUZTUAK 21, IGANDEA
2022ko Espainiako Itzuliko 3. etaparen profila eta ibilbidea: Breda – Breda (193,5 km)
EITB MEDIA
Herbehereetako errepideetan barrena jokatuko den hirugarren jardunaldia beste aukera bat izango da tropeleko gizonik azkarrenek distira egin dezaten.
Abuztuaren 21ean lehiatuko den Espainiako Itzuliko 3. etapa Herbehereetan barrena jokatuko den azkena izango da. Jardunaldia Bredan hasi eta amaituko da.
Txirrindulariek 193,5 kilometroko ibilbide ia guztiz laua izango dute aurrean beste behin ere. Egunaren azken txanpan, abiapuntu izango duten Bredara bueltatuko dira, bertan etapa garaipena bilatzeko.
Horrenbestez, bigarren egunez jarraian, esprinterrek aukera paregabea izango dute euren dohainak erakusteko
Ikusi 2. etaparen profila | Ikusi 4. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
2022ko Espainiako Itzuliko 3. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 3. etapa (abuztuak 21)
Ibilbidea: Breda – Breda
Distantzia: 193,5 km
Hasiera-ordua: 12:52.
Amaiera-ordua: 17:04 (46 km/h) | 17:15 (44 km/h) | 17:28 (42 km/h).
Mendiko saria: Rijzendeweg (4. mailakoa), 133,8 kilometroan.