ABUZTUAK 30, ASTEARTEA
2022ko Espainiako Itzuliko 10. etaparen profila eta ibilbidea: Elx – Alacant (30,9 km, erlojupekoa)
EITB MEDIA
Espainiako Itzuliko faborito nagusiek ez lukete arazo handirik izan behar denbora ona egiteko, hori bai, txirrindulari batzuk, eskalatzaileak kasu, estualdian egon litezke.
Atseden egunaren ondoren, asteartean, abuztuaren 30ean, hasiko da Espainiako Itzuliko bigarren astea, banakako erlojupeko lauarekin.
Elxetik abiatuta, 30,9 kilometro egingo dituzte Alacantera iristeko. Asko kontzentratu beharko dute azken zatian, Levanteko kostaldean, haizeak arazo bat baino gehiago sor baitiezaieke.
Espainiako Itzuliko faborito nagusiek ez lukete arazo handirik izan behar denbora ona egiteko, hori bai, txirrindulari batzuk, eskalatzaileak kasu, estualdian egon litezke.
Ikusi 9. etaparen profila | Ikusi 11. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
2022ko Espainiako Itzuliko 10. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 10. etapa (abuztuak 30)
Ibilbidea: Elx – Alacant
Distantzia: 30,9 km
Lehen txirrindulariaren irteera: 14:40.
Azken txirrindulariaren helmugaratzea: 17:30.
Mendiko saria: Ez dago.