12. ETAPA
Carapaz nagusitu da Peñas Blancasen eta Evenepoelek lider jarraitzen du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ekuadortarra izan da indartsuena eguneko ihesaldi jendetsua osatu duten txirrindularien artean.
Richard Carapaz (INEOS Grenadiers) txirrindulari ekuadortarrak irabazi du ostegun honetan Espainiako Vueltako hamabigarren etapa, Salobreña eta lehen mailako Peñas Blancas mendatearen artean jokatu dena (192,7 kilometro). Bere aldetik, Remco Evenepoel (Quick-Step Quick-Step Alpha Vinyl) belgikarrak sailkapeneko buruan jarraitzen du, nahiz eta eroriko bat pairatu duen.
Carapazek eguneko ihesaldi jendetsua aprobetxatu du ia hamar minutuko aldea lortzeko; dena den, maila handiko txirrindularien aurka jokatu behar izan du etapa garaipena, besteak beste, bigarren helmugaratu den Wilco Kelderman (Bora Hansgrohe) herbeheretarra. Bata zein besteak nabarmen egin dute gora sailkapenean gaurkoaren ostean. Horixe zen bien hasierako helburua lasterketa hasi aurretik.
Faboritoen artean, Evenepoelek ez du beste batzuetan azaldutako erraztasun bera erakutsi azken igoeran aldeak handitzeko asmoz; agian, helmugatik urrun izandako erorikoen eraginez. Hartara, sailkapen nagusiko lehen bostak ia elkarrekin helmugaratu dira.
Ostiral honetan, hamahirugarren etapa jokatuko da Ronda eta Montilla artean, 168,4 kilometrokoa eta esprintean amaitzeko egokia dena.
12. ETAPAREN SAILKAPENA:
1 - CARAPAZ Richard (INEOS) 4:38:26
2 - KELDERMAN Wilco (BORA) +0:09
3 - SOLER Marc (UAE) +0:24
4 - POLANC Jan (UAE)s +0:26
5 - BRENNER Marco (DSM) +0:34
6 - GESBERT Élie (Arkéa) +0:56
7 - VINE Jay (Alpecin) +1:12
8 - HAGEN Carl Fredrik (Israel) +1:23
9 - SHAW James (EF) +3:04
10 - FABBRO Matteo (BORA) +3:17
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) 44:25:09
2 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) +2:41
3 - MAS Enric (Movistar) +3:03
4 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +4:06
5 - AYUSO Juan (UAE) +4:53
6 - KELDERMAN Wilco (BORA) +6:28
7 - LÓPEZ Miguel Ángel (Astana) +6:56
8 - ALMEIDA João (UAE) +7:18
9 - POLANC Jan (UAE) +8:00
10 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +8:05