Kargatzen...
Itxi

ESPAINIAKO VUELTA (18. ETAPA)

Evenepoel nagusitu da Piornal mendatean eta lidergoa sendotu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Belgikarra indartsu agertu da azken igoeran, erasoei erantzunez eta etapa garaipena eskuratuz.

Remco Evenepoel bere garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Remco Evenepoel (Quick-Step Alpha Vinyl) txirrindulari belgikarrak irabazi du ostegun honetan lehen mailako Piornal mendatean bukatu den Espainiako Vueltako 18. Etapa (192 kilometro). Enric Masen (Movistar Team) aurretik helmugaratu da eta, hartara, liderraren elastiko gorria sendotu du.

Etapa honetan nahasmena eta eraso eta kontraerasoak izan dira nagusi sailkapen nagusiko faboritoen artean. Enric Masek ekimen handia erakutsi du, liderrari eraso eginez, nahiz eta ezin izan duen gurpiletik atera. Bien arteko borrokak sailkapenean duten abantailak pixka bat areagotzea eragin du Evenepoelen eta Masen alde.

Carlos Rodriguez (INEOS Grenadiers) izan da etapako kaltetuena. Eroriko gogorra izan du etapa hasieran eta, zauri nabarmenak zituela asko sufritu du faboritoekin batera ia amaierara arte iaruteko. Enric Masen azken erasoan atzean geratu da, eta Miguel Angel Lopez (Astana Qazaqstan) kolonbiarrak sailkapen nagusiko laugarren postua kendu dio; dena den, eguna salbatzea lortu du.

Ostiral honetan, 19. etapa Talavera de la Reinan hasi eta amaituko da jardunaldia. 138,3 kilometroko ibilbidea izango du, eta bigarren mailako bi mendate izango ditu. Ihesaldia izatea espero da, etapa bat irabazteko azken aukeretako bat baliatzen saiatzeko.

ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) 14:45:17

2 - MAS Enric (Movistar) +0:02

3 - GESINK Robert (Jumbo) d.b.

4 - HINDLEY Jai (BORA) +0:13

5 - ARENSMAN Thymen (DSM) d.b.

6 - PINOT Thibaut (Groupama) d.b.

7 - O'CONNOR Ben (AG2R) d.b.

8 - AYUSO Juan (UAE) d.b.

9 - LÓPEZ Miguel Ángel (Astana) d.b.

10 - ALMEIDA João (UAE) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) 69:59:12

2 - MAS Enric (Movistar) +2:07

3 - AYUSO Juan (UAE) +5:14

4 - LÓPEZ Miguel Ángel (Astana) +5:56

5 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +6:49

6 - ALMEIDA João (UAE) +7:14

7 - ARENSMAN Thymen (DSM) +8:09

8 - O'CONNOR Ben (AG2R) +9:34

9 - URÁN Rigoberto (EF Education) +9:56

10 - HINDLEY Jai (BORA) +12:03

Albisteak (4)