IRAILAK 10, LARUNBATA
2022ko Espainiako Vueltako 20. etaparen profila eta ibilbidea: Moralzarzal - Navacerradako mendatea (181 km)
EITB MEDIA
Lasterketa dagoen bezela egonda, taldeen estrategia erabakiorra izan daiteke. Azken bigarren etapa izaki, bertan erabakiko da 2022ko Espainiako Vueltako irabazlea nor den.
Irailaren 10ean jokatuko da Espainiako Vueltako 20. etapa, Moralzarzalen hasi eta Navacerradako mendatean amaituko dena. Lasterketa amaitzeko bezperako etapa izango da, irabazlea erabakitzeko unea.
Txirrindulariek 181 kilometroko ibilbideari egingo diote aurre. Lasterketa dagoen bezala egonda, taldeen estrategia erabakigarria izan daiteke hasiera-hasieratik etaparen bila joan ahalko diren honetan.
Azken bigarren etapako lehen mendatera goiz iritsiko dira, izan ere, 34. Kilometroan ekingo diote Navacerradako mendateari (1. mailakoa), 10,3 kilometroko igoera du eta % 6,8 ko bataz besteko malda du. 126,8 kilometroan, Canenciako mendatea (2. mailakoa) izango da igo beharko duten bigarrena: 7,5 kilometroz luzatuko da igoera eta malden bataz bestekoa % 4,9ko da. La Morcuerako mendateari (1. mailakoa), 143,7 kilometroan heldu beharko diote, 9,4 kilometroko igoera da eta malden bataz bestekoa % 6,9koa. Azkenik, 174,3 kilometroan, Cotoseko mendatea (1. mailakoa) igo beharko dute txirrindulariek, bertan, 10,3 kilometroz arituko dira maldan gora eta bataz besteko % 6,9ko maldak dituen igoerarekin egingo dute topo.
Azken bigarren etapa izaki, bertan erabakiko da 2022ko Espainiako Vueltako irabazlea nor den.
Ikusi 19. etaparen profila | Ikusi 21. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
2022ko Espainiako Vueltako 20. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 20. etapa (irailak 10)
Ibilbidea: Moralzarzal – Navacerradako mendatea
Distantzia: 181 km.
Hasiera-ordua: 12:45.
Amaiera-ordua: 17:16 (40 km/h) | 17:30 (38 km/h) | 17:46 (36 km/h).
Mendiko saria: Navacerradako mendatea (1. mailakoa), 34 kilometroan. Canenciako mendatea (2. mailakoa), 126,8 kilometroan. La Morcuerako mendatea (1. mailakoa), 143,7 kilometroan. Cotosko mendatea (1. mailakoa), 174,3 kilometroan.