Dauphiné Libéré Criteriuma
Samuel Sanchez, Euskaltel-Euskadiko liderra Dauphiné Criteriumean
Erredakzioa
Asturiaseko txirrindulariarekin batera Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Alan Perez, Jorge Azanza, Mikel Landa, Pello Bilbao eta Ricardo Garcia arituko dira Frantziako proban.
Samuel Sanchez izango da Euskaltel-Euskadi taldeko liderra Dauphiné Libéré proban (ekainaren 3tik, 10era). Asturiaseko txirrindulariaren helburu nagusia Frantziako Tourra izango da denboraldi honetan, eta prestaketa egokia egiteko abagune aparta izaten da Dauphiné Libéré.
Talde sendoarekin lehiatuko da Euskaltel-Euskadi, Samuel Sanchezekin batera Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Alan Perez, Jorge Azanza, Mikel Landa, Pello Bilbao eta Ricardo Garcia izango baitira. Gorka Gerrikagoitia izango da kirol zuzendaria. Helburu nagusia etapa garaipen bat lortzea eta sailkapen nagusian aurreneko hamarren artean gelditzea izango dira.