Kargatzen...
Itxi

Romandiako Tourra

Moolman hegoafrikarrak irabazi du Romandiako Tourra

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Etapa nagusia irabazita, Moolmanek (SD Worx) maillot berdea irabazi du. Azken etapa, berriz, Marta Lach poloniarrak (Ceratizit) irabazi du.

Ashleigh Moolman etapa nagusia irabazi ostean. Argazkia: EFE

Ashleigh Moolman (SD Worx) hegoafrikarrak irabazi du Romandiako Itzuliaren I. edizioa, Friburgo eta Geneva arteko hirugarren eta azken etapa jokatu ondoren. 147,6 kilometroko ibilbidea izan du eta Marta Lach (Ceratizit) poloniarrak irabazi du, esprintean.

Lach (Osiek, 25 urte) izan da azkarrena esprintean, Tamara Dronova errusiarraren eta Movistarreko Arlenis Sierra kubatarraren aurka. Garaipena jokatu zuen taldearen denbora 3h49.44 izan zen, batez beste 38,5 km/orduko abiaduran.

Laugarren garaipena izan da Lachen palmaresean, denboraldiko bigarrena, Romandiako Tourrarekin World Tourreko egutegia itxi den egunean.

Irabazlea Ashleigh Moolman (SD Worx) hegoafrikarra izan da, larunbatean etapa nagusia bereganatu zuena. Podiumean Movistar taldeko Annemiek Van Vleuten munduko txapelduna eta Elisa Longo Borghini (Trek Segafredo) italiarra izan ditu lagun.

Azken etapan Ella Hallen zeelandaberritarra (Canyon) eta Quinty Ton herbeheretarra (LV Racing Xtra) izan dira protagonista, biak ihesean, 5 minutuko errenta izateraino iritsi dira. Baina tropelak erreakzionatu egin du helmuga hurbildu ahala, eta helmugatik 2 kilometrora harrapatu dituzte.

Esprinta Elisa Longorentzat kontrolatu du Trekek, baina Arlenis Sierra kubatarraren erasoek eskemak apurtu dituzte, eta azken erasoak bata bestearen atzetik izan dira helmugan, non Lach gailendu den World Tourrean estreinatzeko, urteko azken hitzorduan.

SAILKAPEN OROKORRA:

1 - MOOLMAN Ashleigh (SD Worx) 10:48:51

2 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) +0:30

3 - LONGO BORGHINI Elisa (Trek – Segafredo) +0:49

4 - LIPPERT Liane (DSM) +1:05

5 - EWERS Veronica (EF) +1:36

6 - MUZIC Évita (FDJ) +1:51

7 - KASTELIJN Yara (Plantur-Pura) +2:21

8 - SPRATT Amanda (BikeExchange) + 3:11

9 - LABOUS Juliette (DSM) +4:10

10 - SHACKLEY Anna (SD Worx) +4:51

Albisteak (4)