Dauphine Libere
Durbridgek irabazi du atariko erlojuopekoa
Erredakzioa
Txirrindulari australiarrak segundo bakarreko aldea atera dio bigarren izan den Bradley Wigginsi. Grivkok eskuratu du hirugarren postua.
Luke Durbridge australiarra da Dauphine Libere lasterketako lehen liderra atariko erlojupekoa irabazita. Grenoblen egin den erlojuaren kontrako 5,7 kilometroko saioan 6 minutu eta 39 segundoko marka ezarri du. Bradley Wigginsi segundo bakarreko aldea atera dio Durbridgek.
Bradley Wigginsek 6 minutu eta 40 segundo behar izan ditu helmuga gurutzatzeko eta bigarren izan da. Hirugarren postuan bukatu du Grivkok 6 minutu eta 41 segundoko marka ezarrita.
Frantziako Tourra irabazteko faboritoak siren txirrindularien artean, Cadel Evans izan da onena. Australiarrak bederatzigarren postuan bukatu du etapa, irabazlearengandik 9 segundora. Hamar segundora, 22. izan da Vincenzo Nibali, eta Andy Schleckek 10. postuan bukatu du irabazlearengandik 29 segundora.
Atariko erlojupekoaren sailkapena:
.1. Luke Durbridge (AUS-GreenEdge) 6:39
.2. Bradley Wiggins (GBR-SKY) 6:40
.3. Andriy Grivko (UKR-Astana) 6:41
.4. Carlos Barredo (ESP-Rabobank) 6:41
.5. Tony Martin (GER-Quick Step) 6:43