Itxi

MOVISTAR UTZI DU

Iñigo Elosegui Kern Pharman arituko da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Zierbenako txirrindularia Movistarren aritu da azken hiru denboraldietan.

Iñigo Eloseguiren fitxaketa iragartzeko Kern Pharmak prestatutako irudia. Argazkia: @EqKernPharma

Iñigo Eloseguik (Zierbena, 1998) Nafarroako Kern Pharma taldean korrituko du 2023tik aurrera, azken hiru denboraldietan Movistar Teameko kide izan ostean. Hala jakinarazi du Kern Pharmak berak zabaldutako ohar baten bidez.

Eloseguik ondo ezagutzen du Kern Pharmaren egitura, Galibier Kirol Elkarteko 23 urtez azpiko Lizarte Taldean trebatu baitzen. Hala, Zierbenako txirrindularia UCI ProTeam kategorian (profesionaletako bigarren maila) parte hartzen duen taldera bueltatuko da, nolabait esateko.

"Gurekin bat datorren txirrindularia da, kalitate handikoa delako, eskuzabala, taldearen onurari begiratzen diolako eta taldea egunetik egunera handiagoa egiteko helburua partekatzen duelako. Elkarrekin gozatu eta sufritu genuen 23 urtez azpiko etapa, eta orain pozarren gaude gure bideak berriro elkartuko direlako", adierazi du Juanjo Oroz talde nafarraren arduradun nagusiak.

Bestalde, txirrindulariak adierazi du fitxaketa horrekin "oso pozik" dagoela. "Egituratik atera nintzenetik itzultzea nuen buruan eta zirrara sentitzen dut aldaketa honekin. Taldea inguratzen duen jende-taldearekin lan egin dut, eta aurkitu ditudan onenak dira. Anbizio handikoak direla jakinda, elkarrekin hazteko lekurik aproposena dela iruditzen zait", gaineratu zuen txirrindulari bizkaitarrak.

Albisteak (4)