Itxi

5. etapa

Vichot, nagusi Egoi Martinezen aurretik

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadikoak Vichotek baino 26 segundo gehiago behar izan ditu. Wigginsek lidergoan jarraitzen du.

Arthur Vichot. Argazkia: EITB

Arthur Vichot (FDJ) frantziarrak irabazi du Dauphine Libereko bosgarren etapa eta Bradley Wigginsek lidergoari eutsi dio.

Grand Colombierreko igoera hasi aurretik, jardunaldiko ihesaldia eratu dute hamar txirrindularik. Helumgan, Vichot izan da nagusi eta Euskaltel-Euskadiko Egoi Martinez 26 segundora sartu da. Hirugarren postua Dmitriy Fofonoventzat izan da.

Larunbat honetan Dauphineko etapa nagusiari aurre egin beharko dio tropelak. Etapak sei mendate ditu (Joux Plane, maila berezikoa).

5. etaparen sailkapena:

1. Arthur Vichot (FRA/FDJ) 4h 42' 17"
.2. Egoi Martínez (EUS/Euskatel) a 26
.3. Dmitriy Fofonov (KAZ/Astana) d.b.
.4. Rémy di Gregorio (FRA/Cofidis) d.b.
.5. Cayetano Sarmiento (COL/Liquigas) d.b.
.6. Alberto Losada (ESP/Katusha) d.b.
7. Daniel Navarro (ESP/Saxo Bank) d.b.
.8. Maxime Mederel (FRA/Saur) d.b.
.9. Maxime Bouet (FRA/AG2R) 46ra
10. Bruno Pires (POR/Saxo Bank) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Bradley Wiggins (GBR/Sky) 18h.54:23
.2. Tony Martin (ALE/Omega Pharma) a 38
.3. Michael Rogers (AUS/Sky) 01:20
.4. Cadel Evans (AUS/BMC) 01:44
.5. Wilco Kelderman (HOL/Rabobank) 01:45
.6. Christopher Froome (GBR/Sky) 01:48
.7. Luis-León Sánchez (ESP/Rabobank) 02:02
.8. Jurgen Van den Broeck (BEL/Lotto) 02:22
.9. Janez Brajkovic (SLV/Astana) 02:47
10. Jerome Coppel (FRA/Saur) 02:55






Albisteak (2)