IRAGARPENA
Evenepoelek 2023ko Giroan egongo dela baieztatu du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Belgikarrak maiatzaren 6an hasiko den Italiako lasterketan parte hartuko du.
Errepideko Munduko txapeldun eta 2022ko Vueltako irabazle Remco Evenepoelek maiatzaren 6an hasiko den Italiako Giroan parte hartuko duela baieztatu du. Hala, bere bigarren garaipena lortzen saiatuko da itzuli handi batean.
Evenepoel (22 urte) azken 40 urteetan Espainiako Vuelta irabazi duen lehen txirrindulari belgikarra bihurtu zen irailaren hasieran, eta, ondoren, Wollongongen (Australia) Munduko txapeldun bihurtu zen. Harrezkero, jakinmin handia egon da Remcok 2023an Tourrean edo Giroan parte hartuko ote zuen.
Beraz, ostadarrak distira egingo du Giroan. Txirrindulariak bigarren aldiz parte hartuko du lasterketa arrosan; izan ere, 2021ean egin zuen debuta, baina hemezortzigarren etapan lasterketa utzi behar izan zuen.
Evenepoelek Italiatik bertatik bidalitako bideo baten bidez jakinarazi du bere erabakia; izan ere, Amalfi (Italia) inguruko errepideak ezagutzen ari da.
"2023an Giroa jokatuko dut. Gogo handia dut. Edizio berezia izango da, ostadar maillota eramango baitut. Irrikan nago", esan du Evenepoelek.
It's official ¿ I'm riding the 2023 @giroditalia and I can't be more excited for it. Andiamo!! ¿¿¿¿ #Giro #TheWolfpack pic.twitter.com/ftmL3Ohn0z
— Remco Evenepoel (@EvenepoelRemco) November 30, 2022