Kargatzen...
Itxi

FITXAKETA

Carolina Esteban, Bizkaia-Durangoko lehen fitxaketa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Madrildarra (21 urte) euskal taldeak egin duen lehen fitxaketa berria da.

Carolina Esteban Bizkaia-Durango 2023. Argazkia: @BizkaiaDurango

Carolina Esteban 21 urteko txirrindulari madrildarra Rio Miera-Cantabria Deporte taldetik dator, eta datorren denboraldian UCI Kontinental mailan lehiatzen den Bizkaia-Durango euskal taldean arituko da.

Estebanekin bederatzi txirrindulari ditu dagoeneko Bizkaiko taldeak 2023rako, Lucia Gonzalez asturiarrak, Irene Loizate eta Eukene Larrarte euskaldunek, Irene Mendez murtziarrak, Sofia Rodriguez valentziarrak, Catalina Soto txiletarrak eta Daniela Campos eta Beatriz Pereira portugaldarrek kontratua berritu ostean.

"Oso pozik nago Bizkaia-Durango bezalako historia duen talde batekin bat egiteaz. Hemen nazioartean asko lehiatu duten txirrindulariekin egoteko aukera izango dut eta profesional bezala hazten jarraitzeko oso baliagarria izango zaidala uste dut ", nabarmendu du Fuenlabradakoak bere talde berriak zabaldutako adierazpenetan.

Albisteak (3)