IRABAZLEAK
Evenepoel eta Van Vleuten, 2022ko Urrezko Bizikletak
AGENTZIAK |EITB MEDIA
Belgikarrak Lieja-Bastoña, Espainiako Vuelta eta Munduko Txapelketa irabazi zituen, eta herbeheretarra Tourra, Giroa, Vuelta eta Munduko Txapelketako irabazlea izan zen.
Remco Evenepoel belgikarrak gizonezkoetan eta Annemiek Van Vleuten herbeheretarrak emakumezkoetan irabazi dute 2022ko Urrezko Bizikleta saria.
Emakumezkoen mailan, Movistarreko Annemiek van Vleuten txinrrindulariak (40 urte), Tourra, Giroa, Vuelta eta Munduko Txapelketa irabazi ditu, eta 145 punturekin lortu du lehen postua, Lotte Kopecky Strade Biancheko eta Flandriako Tourreko irabazlearen aurretik.
Hirugarren postuan Pauline Ferrand Prevot frantziarra eta Elisa Longo Borghini italiarra sailkatu dira.
Remco Evenepoel. Argazkia: EFE
Evenepoel (22 urte) Lieja-Bastoñako, Espainiako Vueltako eta Munduko Txapelketako irabazlea izan zen eta 139 puntu jaso ditu, Wout Van Aert herrikidearen eta Tadej Pogacar esloveniarraren aurretik.
2022ko Frantziako Tourreko garailea, Jonas Vingegaard laugarren postuan kokatu da. 2006az geroztik, lehen aldia da Tourreko irabazlea Urrezko Bizikletaren lehen hiru postuetan kokatzen ez dena.