Itxi

2023KO DENBORALDIA

Vingegaardek Frantziako Tourrean parte hartuko du, eta Roglic Giroan lehiatuko da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Jumbo Vismak 2023ko denboraldirako 29 txirrindulariko taldea aurkeztu du Amsterdamen. Gainera, datorren urterako helburuak zehaztu ditu.

Vingegaard eta Roglic. Argazkia_: EFE

Jumbo Vismak 2023ko denboraldirako taldea eta helburuak iragarri ditu Amsterdamen egin duen aurkezpenean. Jonas Vingegaard danimarkarra, Frantziako Tourreko egungo irabazlea, titulua defendatzen saiatuko da, eta Primoz Roglic Italiako Giroaren bila joango da Wilco Keldermanekin batera.

Bestalde, Wout van Aert eta Dylan Van Baarle fitxatu berriek Flandriako Klasikoak izango dituzte helburu Frantziako Tourrera joan aurretik, Vingegaardekin batera. Hauek izango dira Jumbo Vismako txirrindulari berriak: Kelderman, Tom Gloag, Jan Tratnik, Attila Valter eta Van Baarle. Gainera, taldea osatzen duten 29 txirrindulariko zerrendan daude, besteak beste: Robert Gesink, Sepp Kuss, Koen Bouwman, Olav Kooij, Christophe Laporte eta Tiesj Benoot.

Hiru aldiz Espainiako Vueltako txapelduna izan den Roglic, urrian bizkarrean egin zioten ebakuntzatik osatzen ari da, eta Italiako Giroa izango du helburu.

Albisteak (3)