78. EKITALDIA
2023ko Espainiako Vueltak bi etapa amaiera Nafarroan izango ditu
AGENCIAS | EITB MEDIA
14. etapa Belaguako mendatean amaituko da eta 15. jardunaldiak Iruñea eta Lekunberri lotuko ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Espaniako Vueltaren aurtengo ekitaldiaren ibilbide ofiziala aurkeztu dute astearte honetan Bartzelonako Musikaren Jauregian. Lasterketaren 78. ekitaldia abuztuaren 26an abiatuko da Kataluniako hiriburutik, eta irailaren 17an iritsiko da Madrilera.
Euskal errepideek protagonismo propioa izango dute lasterketan zehar; izan ere Nafarroak Belaguan helmuga izango duen 14. etaparen amaiera hartuko du, baita 15. etaparen irteera eta ailegaera ere, Iruñea eta Lekunberri irteera eta helmuga puntuak izanik.
Gauzak horrela, lasterketa irailaren 9an, larunbata, iritsiko da Nafarroako lurretara, Zuberoan zehar eta Larraine mendatea igo ondoren, 161 kilometroko eta lau mendateko jardunaldian.
Espainiako Vueltako 14. etaparen profila. Argazkia: La Vuelta
Hurrengo egunean, irailaren 10ean (igandea), hamabosgarren etapa Nafarroatik igaroko da bete-betean, hiriburutik irten eta Lekunberrin amaituta, 156,5 kilometro eta hirugarren mailako hiru mendate gainditu ondoren.
Espainiako Vueltako 15. etaparen profila. Argazkia: La Vuelta
Tourmalet eta Angliru, Vueltako mendate garaienak
Bestalde, Tourmalet eta Angliru izango dira Vueltaren 78. edizioko mendate garaienak. Lasterketak 21 etapa izango ditu, eta horietako 10 maldan gora amaituko dira, tartean sekula igo gabeko bost mendate egonik.
Horrez gain, bi erlojupeko ere izango dituzte zain txirrindulariek. Bata, taldekakoa, lasterketari hasiera emateko balioko duena; bestea, banakakoa, Valladoliden zehar jokatuko dena bigarren astearen hastapenean. Gainera, mendi ertaineko sei jardunaldi, lauak izango diren beste lau eta lauak izan arren maldan goran amaituko diren bi.
ESPAINIAKO VUELTAKO ETAPEN IBILBIDEA
1. etapa (abuztuak 26): Bartzelona – Bartzelona (14,6 km) (Taldekako erlojupekoa)
2. etapa (abuztuak 27): Mataro – Bartzelona (181,3 km) (Mendi ertainekoa)
3. etapa (abuztuak 28): Súria – Arinsal Andorra (158,5 km) (Menditsua)
4. etapa (abuztuak 29): Andorra La Vella – Tarragona (183,4 km) (Mendi ertainekoa)
5. etapa (abuztuak 30): Morella – Burriana (185,7 km) (Mendi ertainekoa)
6. etapa (abuztuak 31): Vall D'Uixo – Javalambre (181,3 km) (Menditsua)
7. etapa (irailak 1): Utiel – Oliva (188,8 km) (Laua)
8. etapa (irailak 2): Denia – Xorret de Cati (164,8 km) (Menditsua)
9. etapa (irailak 3): Cartagena – Caravaca de la Cruz (180,9 km) (Mendi ertainekoa)
Irailak 4: atsedenaldi eguna
10. etapa (irailak 5): Valladolid – Valladolid (25 km) (Banakako erlojupekoa)
11. etapa (irailak 6): Lerma – Laguna Negra-Vinuesa (163,2 km) (Laua, baina amaiera mendatean)
12. etapa (irailak 7): Olvega – Zaragoza (165,4 km, Laua)
13. etapa (irailak 8): Formigal – Tourmalet (134,7 km) (Menditsua)
14, etapa (irailak 9): Sauveterre de Béarn – Larra Belagua (161,7 km) (Menditsua)
15. etapa (irailak 10): Iruñea – Lekunberri (156,5 km) (Mendi ertainekoa)
Irailak 11: atseden eguna
16. etapa (irailak 12): Liencres Playa – Bejes (119,7 km) (Laua, baina amaiera mendatean)
17. etapa (irailak 13): Ribadesella – Angliru (122,6 km) (Menditsua)
18. etapa (irailak 14): Pola de Allande – La Cruz de Linares (178,9 km) (Menditsua)
19. etapa (irailak 15): La Bañeza – Iscar (177,4 km) (Laua)
20. etapa (irailak 16): Manzanares El Real – Guadarrama (208,4 km) (Media Montaña)
21. etapa (irailak 17): Zarzuelako hipodromoa – Madril (101 km) (Laua)