XXXI. Mallorcako Challengea
Van Den Berg herbeheretarrak Mallorcan estreinatu du bere palmares profesionala
Agentziak | EITB Media
Euskaltel-Euskadi euskal taldeak bi txirrindulari sartu ditu helmugara iritsi diren lehen hamarren artean: Antonio Soto bosgarren izan da eta Carlos Canals zazpigarren.
Marjin Van Den Bergek, EF Education-EasyPost (EFE) taldeko txirrindulari nederlandarrak, ostegun honetan estreinatu du bere palmares profesionala, Challenge Mallorcako 158,6 kilometroko Ses Salines-Alcúdia Trofeoan garaipena lortuta.
Den Berg (23 urte) azkarrena izan da Gardens Hotels-Luxcom Mallorcako Challengeko bigarren probaren azken esprintean.
Podiumean Ethan Vernon britainiarra (Soudal Quik Step) izan da bigarren, eta Biniam Girmay eritrearra (Intermarche CW) hirugarren.
Euskaltel-Euskadi euskal taldeak bi txirrindulari sartu ditu helmugara iritsi diren lehen hamarren artean: Antonio Soto bosgarren izan da eta Carlos Canals zazpigarren.
Den Bergek uhartea utzi eta Marseillesa Txirrindularitza Sari Nagusia jokatuko duela iragarri du.
Ostiral honetan 160,9 kilometroko Andratx-Mirador D 'Es Colomer (Pollensa) Trofeoa jokatuko da, igandean amaituko den Mallorcako Challengeko hirugarren proba.
SAILKAPENA:
1 - VAN DEN BERG Marijn (EF) 3:37:31
2 - VERNON Ethan (Quick-Step) d. b.
3 - GIRMAY Biniam (Intermarche) d. b.
4 - ZINGLE Axel (Cofidis) d. b.
5 - SOTO Antonio Jesús (Euskaltel-Euskadi) d. b.
6 - KANTER Max (Movistar) d. b.
7 - CANAL Carlos (Euskaltel-Euskadi) d. b.
8 - OLIVEIRA Rui (UAE) d. b.
9 - TEUNISSEN Mike (Intermarche) d. b.
10 - KONRAD Patrick (BORA) d. b.