Espainiako Txapelketa
Leire Olaberria hamargarren sailkatu da erlojupekoan
Erredakzioa
Bestalde, Irene Usabiaga 23 urtez azpiko txapelduna izan da bere arrebari, Anari, 15 ehuneneko aldea atera eta gero.
Anna Sanchis (Valentzia) txirrindulariak 19,7 kilometroko erlojupekoa irabazi du Guijuelon (Salamanca), eta Espainiako txapeldun berria da. Leire Olaberria, faborito nagusia, hamargarren sailkatu da. Bestalde, Irene Usabiaga 23 urtez azpiko txapelduna izan da bere arrebari, Anari, 15 ehuneneko aldea atera eta gero.
Sailkapena:
1.Anna Sanchis (Com. Valenciana) 27:46
2. Mayalen Noriega (Catalunya) 1:04 segundora
3. Belén López (Lointek) 1:25
4. Irene Usabiaga (Euskadi) 1:26 23 urtez azpiko Espainiako txapelduna
5. Ana Usabiaga (Euskadi) 1:26
6. Sara Ortiz (Black Rose) 1:32
7. Anna Ramírez (Catalunya) 1:43
8. Gloria Rodríguez (Murcia) 1:48
9. Olatz Ferrán (Fullgas) 2:28
10. Leire Olaberria (Euskadi) 3:21
Bestalde, Marcos Juradok 23 urtez azpiko gizonezkoen erlojupekoa irabazi du eta Espainiako txapelduna da. Seguros Bilbao taldeko txirrndularia onena izan da Guijuelon.
Bihar gizonezkoen erlojupekoaren txanda da eta igandean iraupeneko lasterketa korrituko da. Sprintean bukatzea espero da. Tropelako txirrindulari garrantzitsuenek ez parte hartzea erabaki dute. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi), Joaquim Rodríguez (Katusha) eta Alejandro Valverde (Movistar) ez dira Salamancako irteeran egongo.
Ostirala 22
Erlojupekoa, Elite eta Elite-UCI Gizonak (42,3 km)
Iraupeneko lasterketa, 23 urte azpiko Gizonak (134,2 km)
Larunbata 23
Iraupeneko lasterketa, Elite Emakumeak (92,4 km)
Iraupeneko lasterketa, Elite Gizonak (139,2 km)
Igandea 24
Iraupeneko lasterketa, Elite-UCI Gizonak (197,9 km)