Itxi

Andaluziako Itzulia

Tim Wellens bakarrik helmugaratu da Alcala de los Gazulesen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Tadej Pogacar esloveniarrak hirugarren egunez jarraian jarraitzen du lider sailkapen orokorrean, hiru etapetatik bi irabazi ondoren.

Tim Wellens. Argazkia: EFE

Tim Wellens (UAE Team Emirates) belgikarrak irabazi du ostiral honetan Andaluziako Itzuliko 69. edizioko hirugarren etapa. Alcala de Guadaira (Sevilla) eta Alcala de los Gazules (Cadiz) artean lehiatu da, 160 kilometroko ibilbidea izan du eta Wellens bakarrik iritsi da, hogei bat txirrindularirekin ihesaldian parte hartu ostean.

Txirrindulari belgikarrak 3:47:12ko denbora egin du itzuliaren erdialdea ezarri duen jardunaldian. Tadej Pogacar esloveniarrak, Wellensen taldekideak, hirugarren egunez jarraian jarraitzen du lider sailkapen orokorrean, hiru etapetatik bi irabazi ondoren.

Belgikarrak erasoa jotzeko une egokia itxaroten jakin du, baina aurretik ihesaldi batean sartu da beste 19 txirrindularirekin, besteak beste, Jose Manuel Díaz (Burgos BH), Samuele Basttistella (Astana), Ibai Azurmendi (Euskaltel), Gorka Izaguirre (Movistar), Connor Swift (Ineos), Pierre Latour (TotalEnergies), Joel Nicolau (Caja Rural) eta Dries de Bondt (Alpecin).

HIRUGARREN ETAPAKO SAILKAPENA

1.- WELLENS Tim (UAE) 3:47:12

2.- LATOUR Pierre (TotalEnergies) +0:14

3.- BATTISTELLA Samuele (Astana) + 0:15

4.- BATTISTELLA Samuele (INEOS) d. b.

5.- REX Laurenz (Intermarché) d. b.

6.- BAIS Davide (EOLO) +0:18

7.- ZAMBANINI Edoardo (Bahrain) d. b.

8.- BARTHE Cyril (Burgos) +0:26

9.- FETTER Erik (EOLO) +0:28

10.- IZAGIRRE Gorka (Movistar) d. b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1.- POGACAR Tadej (UAE) 12:35:57

2.- BUITRAGO Santiago (Bahrain) +0:48

3.- LANDA Mikel (Bahrain) +0:52

4.- RODRIGUEZ Carlos (INEOS) d. b.

5.- MAS Enric (Movistar) +1:47

6.- GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +2:12

7.- DÍAZ José Manuel (Burgos) +2:19

8.- IZAGIRRE Gorka (Movistar) +2:21

9.- CARUSO Damiano (Bahrain) +2:22

10.- WELLENS Tim (UAE) +2:26

Albisteak (3)