UAE TOURRA (3. ETAPA)
Einer Rubio kolonbiarrak irabazi du Jebel Jais mendatean eta Evenepoel da lider berria
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Movistar taldeko txirrindulariak bere lehen garaipen profesionala erdietsi du 25 urte bete dituen egunean. Bestalde, Pello Bilbao hirugarren da sailkapen nagusian, liderrarengandik 11 segundora.
Einer Rubio (Movistar Team) kolonbiarrak irabazi du asteazken honetan jokatu den UAE Tourreko hirugarren etapa, Al Fujairah eta Jebel Jais mendatearen artean korritu dena (185 kilometro). Bere aldetik, Remco Evenepoel (Soudal-Quick Step) belgikarra da lasterketako lider berria.
Rubiok helmugatik 10 kilometrora jo du erasoa (1.900 metrotik gora), Albert Torres taldekidearen hasierako laguntzarekin. Tropeletik Evenepoelen Soudal-Quick Step taldea aritu da tiratzen, eta ez da inor atera iheslarien bila.
Bakarrik geratu denean, kolonbiarrak minutu bateko tartea izatera iritsi da, eta, talde handiak harrapatu nahi izan duenean, hegoamerikarrak eskura zeukan garaipena, profesionaletako lehendabizikoa.
Movistar Teamek presentzia handia izan du lasterketan, bai Rubioren garaipenarekin, bai aurretik Oier Lazkanoren ihesaldiarekin ere. Gasteiztarrak eguneko ihesalditik jo du erasoa, baina helmugatik 14 kilometrora harrapatu dute.
Remco Evenepoel da lasterketako lider berria. Belgikarra bigarren izan da Jebel Jaiseko helmugan, eta segundo bat atera die gainerako hautagaiei. Sailkapen nagusian, belgikarrak 7 segundoko tartea du Luke Plapp (INEOS Grenadiers) aurreko liderrarekiko, eta 11 Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) gernikarrarekiko.
3. ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - RUBIO Einer Augusto (Movistar) 4:51:24
2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +0:14
3 - YATES Adam (UAE) +0:15
4 - LUTSENKO Alexey (Astana) d.b.
5 - PLAPP Luke (INEOS) d.b.
6 - VANHOUCKE Harm (DSM) d.b..
7 - GLOAG Thomas (Jumbo) d.b.
8 - LEKNESSUND Andreas (DSM) d.b.
9 - KUSS Sepp (Jumbo) d.b.
10 - ZWIEHOFF Ben (BORA) d.b.
11 - BILBAO Pello (Bahrain) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - EVENEPOEL Remco (Soudal) 8:27:22
2 - PLAPP Luke (INEOS) +0:07
3 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:11
4 - DE BOD Stefan (EF) +1:01
5 - POELS Wout (Bahrain) +1:04
6 - VANHOUCKE Harm (DSM) +1:10
7 - LEKNESSUND Andreas (DSM) d.b.
8 - RUBIO Einer Augusto (Movistar) +1:11
9 - STEINHAUSER Georg (EF) d.b.
10 - YATES Adam (UAE) +1:12