Itxi

GALIZIAN

O Gran Camiño lasterketako lehen etapa, bertan behera elurraren ondorioz

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Etapa amaitzeko 15 kilometro falta zirela, tropelak gelditzea erabaki dute, tartean Jonas Vingegaard danimarkarrak. Epaimahai Teknikoak adostu du ostiralean txirrindulari guztiak "denbora bera dutela" abiatzea, ostegunean lortutako denbora sari guztiak kenduta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

O Gran Camiño proban parte hartzen ari diren txirrindulariek, tartean Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) Frantziako Tourreko azken irabazleak, lehiatzeari uztea  erabaki dute lasterketako lehen etapa amaitzeko 15 kilometro eskas falta zirela (Lugoko Harresia - Sarria, 188 km) jasaten ari ziren elur jasagatik. Horren aurrean, lasterketako epaileek proba bertan behera uzteko erabakia hartu dute. Epaimahai Teknikoak adostu du ostiralean txirrindulari guztiak "denbora bera dutela" abiatzea, ostegunean lortutako denbora sari guztiak kenduta.

Tropeleko txirrindulariek bizikletatik jaistea adostu dute, une horretan Lugoko probintzian zegoen eguraldi gogorragatik, hotz handiaz gain elur ugari ari baitzen erortzen.

Jumbo taldeko txirrindulari daniarra lehenetarikoa izan da bere taldeko autoan sartzen, bitartean, tropelaren aurretik ihes eginda zihoazen hiru txirrindulariek (Gavazzi, Moscon eta Schönberger) kilometro batzuk gehiago egin dituzte antolatzaileek gelditu egin dituzten arte.

Gerora jakitera eman dutenez, O Gran Camiñoko Epaimahai Teknikoak adostu du ostiralean txirrindulari guztiak "denbora bera dutela" abiatzea, ostegunean lortutako denbora sari guztiak kenduta. "Ez da izango maillot horirik, ezta zuririk ere", adierazi dute antolatzaileek, sailkapen nagusiarekin eta gazteen sailkapenarekin lotuta. Epaileek, baina, erabaki dute ostegunean izandako puntuek balio izatea erregulartasuneko sailkapenerako eta mendiko sailkapenerako.

Albisteak (1)

Bideoak (1)