Martxoaren 5etik 12ra
Paris-Niza 2023: etapetako profilak, ibilbidea eta parte-hartzaileak
EITB MEDIA
Jonas Vingegaard eta Tadej Pogacar nor baino nor gehiago arituko dira denboraldi honetan lehen aldiz. Bestalde, Egan Bernalek ezu parte hartuko belauneko lesioaren ondorioz. Izagirre anaiak eta Erviti ere ageri dira parte-hartzaileen zerrendan.
2023ko Paris-Niza lasterketa igandean hasiko da, martxoaren 5ean, eta hilaren 12an amaitu. Denboraldi honetan lehen aldiz, Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) eta Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) nor baino nor gehiago arituko dira bertan. Paris-Niza eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai, zuzenean. UCI WorldTour maila du, alegia, urteko probarik ospetsuenak biltzen dituen mailakoa da.
Bestalde, Egan Bernalek ez du parte hartuko. Kolonbiarrak Paris-Nizan lehiatzea aurreikusia zuen denboraldi hasieran, baina San Juango Itzulian min hartu zuen belaunean, eta ordutik ez da lehiatu.
Euskal txirrindulariei dagokienez, dagoeneko baieztatu dute Gorka Izagirre (Movistar), Imanol Erviti (Movistar) eta Ion Izagirre (Cofidis) parte-hartzaileen artean izango direla. 2022an, Jayco taldeko Simon Yatesek irabazi zuen sailkapen nagusia, Nizan, eta aurten garaipen hori berresten saiatuko da; horrez gain, gizon hauek ere arituko dira: Romain Bardet (DSM), David Gaudu (Groupama-FDJ), Arnaud Demare (Groupama-FDJ), Michael Matthews (Jayco) eta Sam Bennett (Bora-Hansgrohe).
2023KO PARIS-NIZA LASTERKETAKO PROFILAK
1. etapa: La Verriere - La Verriere, 169,5 kilometro (martxoak 5, igandea)
2. etapa: Bazainville - Fontainebleu, 164 kilometro (martxoak 6, astelehena)
3. etapa: Dampierre-en-Burly - Dampierre-en-Burly, 32,2 kilometro, taldekako erlojupekoa (martxoak 7, asteartea)
4. etapa: Saint-Amand-Montrond - La Loge Des Gardes, 165 kilometro (martxoak 8, asteazkena)
5. etapa: Saint-Symphorien-sur-Coise - Saint-Paul-Trois-Chateaux, 212,5 kilometro (martxoak 9, osteguna)
6. etapa: Tourves - La Colle-sur-Loup, 197,5 kilometro (martxoak 10, ostirala)
7. etapa: Niza - Col de la Couillole, 143 kilometro (martxoak 11, larunbata)
8. etapa: Niza - Niza, 118,4 kilometro (martxoak 12, igandea)