Kargatzen...
Itxi

Txirrindularitza

Paris-Niza lasterketak eman dio hasiera txirrindularitza denboraldiari EITBn

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Aurten ere, txirrindularitzaren hitzordu garrantzitsuenak EITBn jarraitzeko aukera izango dute ikus-entzuleek, horien artean, Euskal Herriko Itzulia, Emakumeen Itzulia edo Frantziako Tourra.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Paris-Niza lasterketaren zuzeneko emanaldiarekin hasi da 2023ko txirrindularitza denboraldia EITBn. Igandean, martxoaren 5ean hasita, hurrengo igandera arte luzatuko da, martxoak 12. Guztira 1.202 kilometro izango ditu eta 8 etapatan banatuko da.

Zortzi etapak zuzenean eskainiko dira ETB1en eta eitb.eus-en, Fermin Aramendi eta Alfontso Arroio esatarien kontakizunarekin. Etapa luzeena ostegunekoa izango da, bosgarrena,  Saint Symphorien sur Coise - Saint Paul-Trois Chateaux, 212,4 kilometroz osatuta egongo dena.

Alfontso Arroio eta Fermin Aramendi

Txirrindularitza denboraldia EITBn

Aurtengo txirrindularitza denboraldiaren lasterketa ikusgarrienak EITBn izango dira ikusgai, horien artean: Paris-Niza (martxoak 5-12), Lizarrako Sari Nagusia (apirilak 1), Tour de Flandes (apirilak 2), Euskal Herriko Itzulia (apirilak 3-8), Paris-Roubeaux (apirilak 9), Amstel Gold Race (apirilak 16), Flèche Wallonne (apirilak 19), Lieja-Bastogne-Lieja (apirilak 23), Italiako Giroa (maiatzak 6-28), Emakumeen Itzulia (maiatzak 12, 13 eta 14), Critérium Dauphiné (ekainak 4-11), Suitzako Tourra (ekainak 11-21), Frantziako Tourra (uztailak 1-23), Donostiako Klasika (uztailak 29), Getxoko Sari Nagusia (uztailak 30), Poloniako Tourra (uztailak 29-abuztuak 4) eta Burgosko Itzulia (abuztuak 15-19).  

 

 

 

 


Bideoak (1)