Paris-Niza 2023
Pogacarrek irabazi du Paris-Niza azken etapan garaipena bereganatuta
EITB Media
Tadej Pogacar da Paris-Niza lasterketako 81. edizioko irabazlea. Esloveniarra garaile izan da azken etapan. 2023ko Paris-Nizako zortzi etapetatik hiru irabazi ditu Pogacarrek.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Tadej Pogacarrek (UAE Emirates Team) irabazi du 2023ko Paris-Niza. Esloveniarrak garaipena bereganatu du azken etapan. Gainera, lasterketaren zortzi etapetatik hiru irabazita itxi du bere parte-hartzea.
Zortzigarren etapako laugarren kilometroa beteta egin dute ihes tropeletik Jonas Gregaard eta Alexander Kristoff Uno X Pro Cycling taldeko txirrindulariek. Geroago, ordea, Gregaardek egin du aurrera, baina azetik zetorren talde batek bat egin du danimarkarrarekin; hantxe zen Ion Izagirre ere. Ondorioz, txirrindulari hauexek osatudute ihesaldiko taldea: Lucas Hamilton (Jayco AlUla), Jhonatan Narvaez (Ineos Grenadiers), Nils Politt (Bora-Hansgrohe), Stefan Kung (Groupama FDJ), Fred Wright (Bahrain Victorious), Ion Izagirre (Cofidis), Oliver Naesen (Ag2R-Citröen), Clément Champoussin eta Kevin Vauquelin (Arkea Samsic), Kobe Goosens (Intermarche-Circus-Wanty), David De la Cruz (Astana), Jonas Gregaard (Uno X), Jan Tratnik (Jumlo Visma), Pascal Eenkhoorn (Lotto Dstny), Lilian Calmejane (Intermarche) eta Hugo Houle (Israel Premier Tech).
Bigarren mailako Pellieko igoeran deegin da ihesaldiko taldea, eta Wout Poelsek (Bahrain Victorious) hartu du lasterketa burua. Pixkanaka, ihesaldiko taldetxotik atzean geratutako txirrindulariak harrapatzen hasi da tropela, eta Poelsi ere ez dio utzi abantaila asko handitzen. Pogacarren UAE Emiratesek erritmo bizia jarri du tropelean eta Poels harrapatu du helmugarako 26 kilometro falta zirenean.
Ondoren, Col d'Eze mendateko igoera izan da etapa erabaki duena. Tadej Pogacarren lehen erasoari erantzun egin diote Jonas Vingegaardek (Jumbo Visma), David Gauduk (Groupama-FDJ) eta Simon Yatesek (Jayco AlUla), baina esloveniarrak berriz erritmo aldaketa egin duenean ezin izan dio inork jarraitu. Azkenean, aise nagusitu da Pogacar. Vingegaard izan da bigarren, Gaudu hirugarren, Yates laugarren eta Matteo Jorgenson (Movistar) bosgarren. Guztiak helmugaratu dira Pogacarrekiko 33 segundora.
Horrenbestez, Tadej Pogacarrek amaitu du Paris-Niza sailkapen nagusiko lehen postuan, Gaudu izan da bigarren 53 segundora eta Vingegaard hirugarren liderrarekiko 1'39"ra.
8. etapako sailkapena:
1 - POGACAR Tadejn (UAE) 2:51:02
2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) + 0:33
3 - GAUDU David (Groupama) d. b.
4 - YATES Simon (Jayco) d. b.
5 - JORGENSON Matteo (Movistar) d. b.
6 - POWLESS Neilson (EF Education) + 0:43
7 - SIVAKOV Pavel (INEOS) d. b.
8 - BARDET Romain (DSM) d. b.
9 - HAIG Jack (Bahrain) d. b.
10 - MÄDER Gino (Bahrain) d. b.
Sailkapen nagusia:
1 - POGACAR Tadej (UAE) 24:01:38
2 - GAUDU David (Groupama) + 0:53
3 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) + 1:39
4 - YATES Simon (Jayco) + 2:14
5 - MÄDER Gino (Bahrain) + 2:56
6 - POWLESS Neilson (EF Education) + 3:17
7 - BARDET Romain (DSM) + 3:19
8 - JORGENSON Matteo (Movistar) d. b.
9 - SIVAKOV Pavel (INEOS) + 4:05
10 - HAIG Jack (Bahrain) + 4:56