Itxi

Martxoaren 20tik 26ra arte

Kataluniako Volta 2023: etapetako profilak, parte-hartzaileak eta ibilbidea

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Kataluniako Itzuliak ospe handia du. 2023koa astelehenean hasiko da, hilaren 20an, eta hurrengo igandean amaitu, hilaren 26an. Besteak beste, Roglic, Bernal, Evenepoel eta Mikel Landa izango dira, bai eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma ere.

Irudia: Kataluniako Itzulia.

2023ko Kataluniako Volta astelehenean hasiko da, martxoaren 20an, Sant Feliu de Guixols herrian, eta hilaren 26an amaituko da (igandea da), Bartzelonan, zazpi etapa jokatuta. 102. aldiz egingo dute Kataluniako Itzulia; Espainiako Estatuko lasterketarik zaharrena da, etapetan jokatzen dituztenak kontuan izanik, eta parte-hartzaileen zerrendan munduko txirrindularirik onenetako batzuk daude.

Guztira, 25 taldek hartuko dute parte 2023ko Kataluniako Itzulian; horietako 18k UCI WorldTeam maila dute, alegia, altuena. Lasterketa bera ere da maila gorenekoa, UCI WorldTourrekoa. Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma ere izango dira proban.

Sailkapen nagusirako lehian izango diren txirrindularien zerrendan, besteak beste, hauek iragarri dituzte: Primoz Roglic (Jumbo -Visma), Mikel Landa (Bahrain Victorious), Egan Bernal (INEOS Grenadiers), Remco Evenepoel (Soudal Quick-Step), Romain Bardet (DSM), Adam Yates (UAE Team Emirates) eta Richard Carapaz (EF Education – EasyPost).

2023ko Kataluniako Voltako etapak:

1. etapa (martxoak 20, astelehena): Sant Feliu de Guixols - Sant Feliu de Guixols, 164,5 kilometro

Irudia: Kataluniako Volta.

2. etapa (martxoak 21, asteartea): Mataro - Vallter, 165,5 kilometro

Irudia: Kataluniako Volta.

3. etapa (martxoak 22, asteazkena): Olost - La Molina, 180,5 kilometro

Irudia: Kataluniako Volta.

4. etapa (martxoak 23, osteguna): Llivia - Sabadell, 188 kilometro

Irudia: Kataluniako Volta.

5. etapa (martxoak 24, ostirala): Terres de l'Ebre (Tortosa – Lo Port) - Terres de l'Ebre (Tortosa – Lo Port), 176,5 kilometro

Irudia: Kataluniako Volta.

6. etapa (martxoak 25, larunbata): Martorell - Molins de Rei, 183 kilometro

Irudia: Kataluniako Volta.

7. etapa (martxoak 26, igandea): Bartzelona - Bartzelona, 136 kilometro

Irudia: Kataluniako Volta.

Albisteak (2)