UCI WWT
Van Anrooijek bereganatu du garaipena Trofeo Binda lasterketan
EITB Media
Herbeheretarrak garaipena lortu du erakustaldia emanda. Balsamo izan da bigarren eta Guazzini hirugarren. Ane Santesteban euskal txirrindulariak 25. postuan amaitu du.
Shirin van Anrooijek (Trek-Segafredo) irabazi du Trofeo Binda-Comune di Cittiglio lasterketa igande honetan, martxoaren 19an, Maccagno con Pino e Veddasca eta Cittiglio artean (139 km).
Hasieratik egon dira mugimenduak tropelean, ihesaldia osatzeko helburuarekin, baina, azkenean, ez da osatu ihesaldirik. Trek-Segafredok lan bikaina egin du tropelaren buruan.
Hala, Van Anrooijek azken kilometroetan jo du erasoa, abantaila hartu du, eta inor ez da gai izan herbeheretarra harrapatzeko; ondorioz, Van Anrooijek bereganatu du garaipena, erakustaldia emanda.
Garailearen taldekidea den Elisa Balsamo izan da bigarren 23 segundora, hirugarren izan den Vittoria Guazziniren aurretik.
Ane Santesteban euskal txirrindularia 25. Izan da irabazlearekiko minutu bat eta 31 segundora.
Sailkapena:
1 - VAN ANROOIJ Shirin (Trek) 3:39:32
2 - BALSAMO Elisa (Trek) + 0:23
3 - GUAZZINI Vittoria (FDJ) d. b.
4 - SIERRA Arlenis (Movistar) d. b.
5 - PALADIN Soraya (Canyon) d. b.
6 - PERSICO Silvia (UAE) d. b.
7 - UIJEN Elise (DSM) d. b.
8 - GHEKIERE Justine (AG I) d. b.
9 - STEELS Claire (Israel) d. b.
10 - GARCIA Mavi (Liv) d. b.