Itxi

Flandriako Itzulia

Tadej Pogacar eta Lotte Kopecky nagusitu dira Flandriako Itzulian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Esloveniarrak 6:12:07ko denborarekin bukatu du lasterketa, eta belgikarra 4:06:11an iritsi da helmugara.

Lotte Kopecky eta Tadej Pogacar Flandriako Itzulian. Argazkia: EFE

Tadej Pogacar esloveniarrak (UAE Team Emirates) eta Lotte Kopecky belgikarrak (Team SD Worx) irabazi dute Flandriako Tourra igande honetan, apirilaren 2an.

Pogacarrek 56. garaipena lortu du profesionaletan, eta Flandrian erakustaldia eman du lehenengo eta bakarrik Oudenaardeko helmugara iristeko, lasterketa mitiko hau hiru aldiz irabazi duen Van de Poelen aurretik. Van de Poelek bigarren amaitu du eta ezin izan du 2022an irabazitako koroa berretsi. Podiuma Mads Pedersen (Trek-Segafredo) danimarkarrak osatu du.

Lasterketa amaierarako ehunen bat kilometro falta zirenean hasi da animatzen, hamar txirrindularik osatutako eraso batekin. Taldeak hiru minutuko tartea atera du.

Baina Pogacarrek ez dio uko egin lasterketa irabazteari eta erasoa jo du garaipenaren bila. Mads Pedersen txirrindularia gainditu ondoren, esloveniarrak erritmoa bizia ezarri du, erlojupeko eran, helmugara bakarrik iritsi arte haizea kontra zuela.

Van der Poelek Pogacarren atzetik jarraitu du bere indar guztiekin, baina bigarren postuan bukatu du, liderrarengandik 16 segundora. Pedersenek podiumeko hirugarren postua eskuratu du, irabazlearengandik 1:12 minutura, esprintean Wout van Aert Jumbo-Visma taldeko belgikarra gaindituta.

Tadej Pogacar Frantziako Tourra eta Flandriako Itzulia irabazi dituen hirugarren txirrindularia bilakatu da, eta bat egin du Eddy Merckx eta Louison Bobet bezalako txirrindulariekin.

Kopecky izan da emakumezkoen lasterketaren liderra

Lotte Kopecky txirrindulari belgikarrak bere txapeldun titulua berretsi du lasterketaren 20. edizioan Oudenaarden hasi eta amaitu den 156,6 kilometroko ibilbidea irabazita, 4:06:11ko denborarekin.

Kopecky bakarrik iritsi dahelmugara, Demi Vollering bere taldekidearen (bigarren) eta Elisa Longo Borghini (Trek-Segafredo) italiarraren (podiuma itxi duena) aurretik.

Annemiek van Vleutenek (Movistar) ezin izan du garaipenagatik borrokatu amaierarako 48 kilometroren faltan erorikoa izan ondoren.

GIZONEZKOEN LASTERKETAKO SAILKAPENA

1.- POGACAR Tadej (UAE) 6:12:07

2.- VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) +0:16

3.- PEDERSEN Mads (Trek) +1:12

4.- VAN AERT Wout (Jumbo) d. b.

5.- POWLESS Neilson (EF) d. b.

6.- KÜNG Stefan (Groupama) d. b.

7.- ASGREEN Kasper (Soudal) d. b.

8.- WRIGHT Fred (Bahrein) d. b.

9.- JORGENSON Matteo (Movistar) +1:19

10.- TRENTIN Matteo (UAE) +2:49

EMAKUMEZKOEN LASTERKETAKO SAILKAPENA

1.- KOPECKY Lotte (SD Worx) 4:06:11

2.- VOLLERING Demi (SD Worx) +0:36

3.- LONGO BORGHINI Elisa (Trek) d. b.

4.- PERSICO Silvia (UAE) d. b.

5.- NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d. b.

6.- LABOUS Juliette (Team DSM) d. b.

7.- REUSSER Marlen (SD Worx) d. b.

8.- VAN ANROOIJ Shirin (Trek) +0:44

9.- HENDERSON Anna (Jumbo) +2:40

10.- SIERRA Arlenis (Movistar) +3:38

Albisteak (4)

Bideoak (2)